Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 26 de enero 2024, 10:11
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten euskaratutako lehenengo filma hementxe dugu: 'Patrick'. Sophie Royk zuzenduriko animaziozko filma hau ostiral honetan, hilak 26, estreinatuko da Hego Euskal Herriko zenbait zinema aretotan. Publiko orokorrari bideratutako film kanadarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Filmak Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta «ausart eta maitagarri» baten istorioa kontatzen du, bere bizitzako bidaia egiteko atoi batean ezkutatzen dena. Bere lagunik onenarekin, Marty izeneko beldarrarekin, eta Jenniferrekin, altuerari beldur dion tximeletarekin, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko du zoritxarraren gainetik garaile ateratzeko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabiltzan hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.
Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña) zinema aretoetan ikusiko da. Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hurrengo filma 'Museoaren zaindariak' izango da, otsailaren 23an.
Zinema Euskaraz kudeatzen duen Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, programaren barruan aurten estreinatuko den lehen filma da 'Patrick'. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programaren helburua, eta haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoizkeaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen zabalkundea sustatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.