Borrar
Oraingo honetan berriro ere katuaren eta saguaren arteko gatazka ezberdinek, euren karrera, ezkontza eta, beharbada, hotel bera suntsitzera eramango dituzte. ZINEUSKADI
Zinema Euskaraz egitasmoak 'Tom eta Jerry' ekoizpena Euskadiko zinema-aretoetara ailegatu da

Zinema Euskaraz egitasmoak 'Tom eta Jerry' ekoizpena Euskadiko zinema-aretoetara ailegatu da

Hauxe Zinema Euskaraz ekimenak aurten estreinatuko duen hirugarren ekoizpena izango da

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 26 de marzo 2021, 21:20

Zinema Euskaraz egitasmoak 'Tom eta Jerry' ekoizpena estreinatu du ostiral honetan Euskadiko zinema-aretoetan. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hamahiru zinematan emango dute filma. Tim Storyk gidatutako lan estatubatuar hau marrazki klasikoetako pertsonaia nagusietan oinarrituta dago eta bertan irudi errealak animazioarekin uztartzen dira.

Hauxe Zinema Euskaraz ekimenak aurten estreinatu duen hirugarren ekoizpena izango da. Honen bidez, Zineuskadik jarraipena eman dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertu eta bultzatzeko konpromisoari, zehazki koronabirusaren pandemiak eragindako ondorio latzei aurre egiteko helburuarekin.

Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da, Jerry New York-eko hotelik onenera ailegatzen denean 'Mendeko ezkontza' garrantzitsuenaren bezperan, alegia. Hala, Jerryk ezkontza-planifikatzaile bat kontratatuko du, Tom izango dena. Hortaz, katuaren eta saguaren arteko gatazka ezberdinek, euren karrera, ezkontza eta, beharbada, hotel bera suntsitzera eramango dituzte.

Proiektu honen bitartez haur eta gazteei zuzendutako filmen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, baita zinemagintzan euskara hizkuntzaren beharra aldarrikatu ere. Zinema Euskaraz ekimenak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzea du erronkatzat, zinera bertaratzea erabat segurua dela mahaigaineratuz.

Lan horrez gain, datozen hilabeteotan publiko zabalari bideratutako beste zenbait lan estreinatuko dituzte: 'Sablehortz kapitaina' (apirilaren 30ean), 'Maya Erlea, urresko esfera' (maiatzean) edota 'Space Jam' (uztailean), tarteko.

Aipatu bezala, 'Tom eta Jerry' ikus-entzunezkoa Euskadiko hamahiru zinematan dago ikusgai gaurtik aurrera, hala nola, Antiguo Berri Zineman (Donostia), Zugazan (Durango), Getxon, Gorbeian (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem Alhóndigan (Bilbo), Usurben (Beasain), Modelo Antzokian (Zarautz), Bastero Kulturgunean (Andoain), Gurea Antzokian (Amasa-Villabona), Oñatin, Zelai Aristi Aretoan (Zumarraga) eta Areria Aretoan (Lazkao).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinema Euskaraz egitasmoak 'Tom eta Jerry' ekoizpena Euskadiko zinema-aretoetara ailegatu da