![Zinebonoa aterako dute Amurrion, antzokirako fidelizazio kanpaina bultzatzeko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202112/19/media/cortadas/zinebonoa-kSYE-U160290094318h2-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Zinebonoa aterako dute Amurrion, antzokirako fidelizazio kanpaina bultzatzeko](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202112/19/media/cortadas/zinebonoa-kSYE-U160290094318h2-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Sábado, 18 de diciembre 2021, 19:47
Zinebonoa aterako dute Amurrion, antzokirako fidelizazio kanpaina bultzatzeko. Herrian arte eszenikoak zabaltzea da xedea, eta bertako antzokiko bazkide txartela eskuratzeko aukera ere egongo da. Txartelak zenbait abantaila izango ditu, eta aurtengo prezioa iazko bera izango da.
Zinebonoak iazko prezio berean ere salduko dira, 12,55 euroan, eta Amurrio Antzokian antolatzen diren lau zine saiotarako balioko du. Iaz erositakoak ez dira aurten iraungiko, osasun-egoera dela eta egon ziren murrizketengatik. Datorren urtean Zinebono digitala abian jartzeko asmoa du Udalak, eta ordura arte egongo dira indarrean. Zinebonoak Kultur Etxean eta Amurrio Antzokiaren leihatilan eskura daitezke.
Bazkide txartelak, esan bezala, zenbait abantaila izango ditu, eta horien artean daude zuzeneko ikuskizunetarako beherapenak, %15 eta %35 artekoak izango direnak; sarrerak erosteko lehentasuna, bazkideek bakarrik erosteko egunak ezarriko dituztelako, gainerakoek baino lehen eros ditzaten; eta zinebono baten oparia. Bazkide txartelak Kultur Etxean eskura daitezke, 21 euroan.
Zinemari dagokionez, sarrerek aurtengo prezio bera izango dute datorren urtean ere bai. Horrela, umeen eta ikus-entzuleen egunean, 3,75 euro balioko du sarrerak; helduen saioetan, berriz, 5 euro. Umeentzako emanaldiak igandeetan izango dira, 17.30ean; helduenak, igandeetan ere izango dira, baina 19.30ean, eta, azkenik, ikus-entzuleen emanaldiak, astelehenetan, 20.00etan.
Azkenik, Gazte Txartelak duten gazteek 2 euroko deskontua izango dute Antzokian ematen dituzten zuzeneko ikuskizunetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.