Borrar
Zinebik zortzi proiektu hautatu ditu II. Dokumentu Foro Profesionalean esku hartzeko

Zinebik zortzi proiektu hautatu ditu II. Dokumentu Foro Profesionalean esku hartzeko

Aurtengo topaketara 22 hautagaitza aurkeztu dira

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 1 de noviembre 2019, 22:19

Zinebik zortzi proiektu hautatu ditu II. Dokumentu Foro Profesionalean esku hartzeko. Ekimen honek talentu lokala eta ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzea du xede. Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren baitan, bigarren urtez antolatu dute Zinebi Networking, dokumentalen sorkuntzarekin erlazionatutako hitzordu profesionala.

Topaketa honetarako hautatutako zortzi proiektuek hainbat jardueratan esku hartuko dute. Gainera, bertan egileek adituen aholkuak entzun ahal izango dituzte. Nahiz eta epaimahaiak 8 aukeratu dituen, guztira 22 hautagaitza aurkeztu dira foro honetan parte hartzeko.

Hautatutako ekoizpenak honako hauexek dira: 'El Peso' (Tamara Lucarini); 'Bost Minutu' (Amaia Nerekan); 'Tetuán' (Iratxe Fresneda); 'Bolante baten historia' (Iban Toledo Ibáñez); 'Margolan bat oparitzen didazu?' (Ainhoa Urgoitia); 'Europa a la Intemperie' (Roberto San Sebastián eta Naiel Ibarrola); 'Balika' (Lander Ibarretxe eta Aitor Sánchez); eta 'Caminho Longe' (Josu Martinez eta Txaber Larreategi).

Zortzi hauen artean epaimahaiak proiketurik onena hautatu du eta horri Zinebi Networking 2019 Saria emango diote azaroaren 15ean ospatuko den 61. Zinebiren amaierako ekitaldian. Bilboko Arriaga Antzokian ospatuko den galan irabazleak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Foro honen antolaketan hainbat erakunde publiko nahiz pribatuk hartu dute parte: Euskal Produktoreen Elkartea, Euskal Telebista, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia (BEAZ) eta Europa Creativa Desk Media Euskadi bulegoa, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinebik zortzi proiektu hautatu ditu II. Dokumentu Foro Profesionalean esku hartzeko