Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Zinebik 13.700 ikus entzule izan ditu 61. edizioan, iaz baino %5,6 gehiago

Zinebik 13.700 ikus entzule izan ditu 61. edizioan, iaz baino %5,6 gehiago

Azaroaren 8tik 15era ospatutako jaialdiak 131 film eskaini zituen jaialdiaren egoitzetan, eta erdiaren baino gehiagoren zuzendariak emakumeak izan ziren

Zurekin

Viernes, 22 de noviembre 2019, 22:30

Zinebiren 61. edizioa duela aste bat amaitu zen eta jaialdiaren arduradunek jakinarazi dutenaren arabera, edizio honetan 131 film eman dira, film laburren eta luzeen artean, erdiak emakumeek zuzendutakoak, eta horien artetik bi heren estatu mailako estreinaldiak izan dira. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 13.651 ikusle-entzule izan ditu gainera aurtengo edizioan, iaz baino % 5,6 gehiago. Hortaz aparte, helarazi dute ikus-entzule gehieneko saioak, leku guztiak bete zituen inauguraziokoa, eta ia osorik bete zen amaierakoa izan zirela. Saio horietan, edizio honetako Ohorezko Mikeldi sariak banatu zitzaizkien Wang Bingi, Claire Simoni eta Márta Mészarosi. Azken horri zegokiona bere bilobak, Cleo Ladányi aktoreak, hartu zuen.

Bilboko Udalak antolatutako Zinebiren 61eko zuzendaritzak modu positiboan baloratu du edizio hau, beraz, proiekzio egoitzek erakutsi dituzten ikus-entzule datuak eta sektoreko profesionalek eta prentsa espezializatuak Bilbon gero eta presentzia handiagoa dutela ikusita. Zinebi film laburretan –fikzioa, dokumentala eta animazioa–, film luze dokumentaletan eta, duela urte batzuetatik hona, film luzeetan espezializatutako jaialdia da, eta, horregatik, lehentasunezkotzat jotzen du ikus-entzuleen aurrean programazio berritzailea aurkeztea, mundu osoan egiten den zine independente eta kalitatezkoan oinarritua, gehien bat. Izan ere, jaialdia etikaren eta estetikaren ikuspegietatik konprometituta dagoen zinea, soilik nazioarteko jaialdi ospetsuenetan lekua duten zine esperientzia paregabeak eskaintzeko gai da.

Hitzaldi hunkigarria

Edizio honetako Ohorezko Mikeldiak Márta Mészaros zinegile hungariarrari, Claire Simon zuzendari frantziarrari eta Wang Bing zinegile txinatarrari eman zitzaizkien, nazioartean eragin handia izan duten zine ibilbide bereziengatik. Antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, gainera, azken biek Bilboko ikus-entzuleekin elkartu ziren, eta euren sorkuntza prozesuei eta laneko metodoei buruzko masterclass bana eman zuten haien aurrean, Arte Ederren Museoan.

Osasun arazoak direla eta, Marta Mészáros zuzendari hungariarrak ezin izan zuen jaialdian egon, eta haren bilobak, Cleo Landányi aktoreak, jaso zuen Ohorezko Mikeldia. Esker oneko hitzaldi hunkigarria eman zuen amonaren izenean. Horrez gain, Antonio de la Torre aktoreak, Aurora Borealis (2017) zinegilearen azken filmeko protagonistak, bideo bat bidali zuen, jaialdia eta merezitako aintzatespenarengatik Marta Mészaros bera zorionduz. Beste agintari batzuen artean, itxiera ekitaldian Beatriz Navas ICAAko zuzendari nagusia egon zen.

Marka guztiak gainditzen

Zinebiren 61. edizio honek parte-hartze marka guztiak gainditu zituen, 131 herrialdetatik etorritako 3.921 film laburrekin, horietatik 57 Film laburren Sail Ofizialean lehiatuz. Aldi berean, Zinebi First Filmek (ZIFF), opera prima diren film luzeei eskainitako nazioarteko lehiaketak, laugarren edizioa bete zuen; aurten 9 film aurkeztu dira, guztiak ere Estatuko estreinaldiak. Lehiaketatik kanpoko Beautiful Docs sailean duela denbora gutxi ekoitzitako nazioarteko 9 film dokumental erakutsi ziren, horietako batzuk Estatuko estreinaldiak. Erakusketa horretan, Marina de Van, Rita Azevedo Gomes, Barbara Kopple, Alain Cavalier, Ben Rivers, Kim Longinotto eta Sergei Loznitsa zuzendari ospetsuen filmak ikusi ahal izan ziren.

Horrez gain, ZINEBI 61ek beste urte batez arreta berezia eskaini zien azken denboretan egin diren euskal film luze eta labur dokumentalei 'Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi' sailean. 26 lanek, 4 film luzek eta 22 film laburrek osatu dute. Era berean, Zinebi 61ek mundu osoan emakumeek egindako zinearen ikusgaitasuna bultzatzeko borondatea berretsi zuen, Reem Shilleh ikertzaile eta idazle palestinarrak zuzendutako Focus Again Palestine. Palestinian Women Filmmakers programatuz. Sail horretako zuzendariak jaialdian egon ziren euren filmak aurkezteko.

Jaialdiak topaketa bultzatu zuen Euskal Gidoilarien Elkartearekin. Oraingo honetan Helena Taberna zuzendariak bere azken dokumentala, Varados, Bilbon aurkezteko balio izan zuen. ZINEBIk FAS Zineklubarekin lankidetzan jarraitzen du. Zineklub historiko horretako ikus-entzuleek, FIDMarseille jaialdiaren azken edizioan saria lortu zuen Rita Azevedo Gomesen Danses macabres, squelettes et autres fantasies filmaz gozatu ahal izan dute.

Gero eta jende gehiago

Nahikoa ez balitz, dokumentalen sorgunea izeneko zine dokumental foro profesionalaren bigarren deialdia egin zuen, bertako talentua bultzatu eta Bilbon eta Bizkaian ekoizpen dokumentalari lagundu gura dion ekimena. Partaideek ikus-entzunezko sektoreko profesionalek osatutako aditu batzorde baten aurrean aurkeztu zituzten euren proiektuak. Batzordeak Amaia Nerekan zinegilearen eta Marmoka Films ekoiztetxearen 5 minutu lana aukeratu zuen.

Guztira, ZINEBI 61eko programazioak eta jarduerek 13.651 pertsona elkartu dituzte antolatu diren proiekzioetan eta jardueretan, aurreko edizioan baino kopuru nabarmen altuagoa. Eta horrek indartu egiten du jaialdiak kalitatezko zine independente garaikidearen alde egin duen apustua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinebik 13.700 ikus entzule izan ditu 61. edizioan, iaz baino %5,6 gehiago