Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 30 de enero 2024, 17:58
Aurten Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa erraldoia, Getxon izango da, San Nikolas ikastolaren eskutik. Bai, badakigu, oraindik denbora askotxo falta dela. Izan ere, maiatzaren 26an izango dugu hitzordua. Tira, baina data hori heldu baino lehen, hamaika kontu izango dira motorrak berotzen joateko. Horrela, hurrengo hitzordua otsailaren 8an izango dugu, Villamonteko Kultur Etxean, Ibilaldi Kulturaleko zientzia tertulia ospatuko dute.
Kasu honetan, ekologian, fisikan, biomedikuntzan eta matematikan adituak diren pertsonaiak parte hartuko dute. Horrela, hantxe izango ditugu Ibone Ametzaga, ekologiaren mundu hunkigarria aztertzeko prest. Baita Jon Azkargorta, fisika miresgarrian murgilduko gaituena. Berriz, biomedikuntzaren arloan duen esperientzia partekatuko du Jone Mitxelenak. Bukatzeko, Jone Uriak matematikaren enigma eta mirarien bidez gidatuko gaitu.
Horrela, aditu bakoitzak bere eguneroko lanaz, ikerketa proiektuez, ibilbideaz eta esperientzia pertsonalez informalki hitz egingo du, bere ikuspegi indibidualetik zientziaren ikuspegi orokorra eskainiz. Hain zuzen ere, solasaldi zientifiko honetan, euskararekiko lotura aztertuko dute parte-hartzaileek, ekitaldiari ukitu berezia eta tokikoa gehituz. Are gehiago, solasaldira gerturatzen direnek, ikusleek, modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute, galderak eginez eta iritziak partekatuz. «Ez galdu zientziaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera paregabea Ibilaldi Kulturalean», luzatzen dute gonbidapena. Apunta, beraz, data!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.