Borrar
Argitataletxeak guztira 36 izango dira, 28 liburu arlokoak eta 8 musikagintzaren esparrukoak. ENTZUN.EUS
Ziburuko IV. Disko eta Liburu Azoka ospatuko dute larunbatean

Ziburuko IV. Disko eta Liburu Azoka ospatuko dute larunbatean

Aurten 90 sormen lan berri erosi ahal izango dira, eta hogeita hamar bat idazle eta konpositore bertaratuko dira

Unai Sarriugarte

Martes, 30 de mayo 2023, 19:29

Ziburuko IV. Disko eta Liburu Azoka ospatuko dute ekainaren 3an. Izan ere, Lapurdiko udalerri honetako plaza euskarazko musikaz eta literaturaz beteko da larunbat honetan. Bidasoaren alde bietako antolatzaileak daude egitasmo honen antolakuntzaren atzean, Baltsan Elkartea eta Argia komunikabidea, alegia.

Hortaz, ekimenak Hego nahiz Ipar Euskal Herriko euskaltzale eta kulturgileak batzea izango du erronkatzat berriz ere. Aurten, orotara, 90 sormen lan berri egongo dira erosgai, eta 30 bat idazle eta musikagile bertaratuko dira hitzordu honetara, sormenok aurkeztu, saldu eta sinatzeko ahaleginean. Argitataletxeak guztira 36 izango dira, 28 liburu arlokoak eta 8 musikagintzaren esparrukoak. Erakusmahaietako eskaintza oparoaz gainera, larunbateko hitzorduak egitarau zabala dakar. Hitzaldi, kontzertu eta mahai-inguruok goizeko hamarretan abiatu eta iluntzeko zortziak arte iraungo dute.

Irekiera hitzaldia goizeko hamarretan izango da, Luzien Etxezaharreta lapurtar kazetari eta idazleari omenaldia egingo zaiolarik. Ordu laurden geroxeago, aldiz, Maiatz argitaletxeko koordinatzaile Luzien Etxezaharretari eta Susako Leire Lopez mahai-inguru batean arituko dira.

Haurrentzako ikuskizuna, komikia eta bertsoa

Bestalde, hamaiketan 'Makilakixki' haurrentzako ikuskizuna izango da, Iturri zaharrean, Maddi Zubelda eta Bernadette Leloren eskutik. Ekimen honen helburua Ziburuko eskola guztietako haurrei eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eta kantatzeko aukera bermatzea da.

Ordu erdi berandugago 'Ño' komikiaren (Argia) txanda izango da, Eli Pagolak eta Maitane Gartziandik egina. Halaber 12.00etan 'Maite Idirin, herrigintzan kantuz' saiakera (UEU) aurkeztuko dute, Ur Apalategi Idirinek, Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak.

12.30ean 'Zirriborroka saioa', komikia eta bertsoa uztartzen dituen bat-bateko emanaldi eta balentria artistikoa emango dute ezagutzera, Marrakatue eta Aitor Txantxerina marrazten ariko direlarik eta Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsotan.

Ordu batean, mokadutxo bat jateko parada izango dute bisitariek, Kaskarotenia ikastolak taloak salduko baititu, eta, jarraian, ordu bietan Usopop taldeko Peio Erramuzpez gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek.

'Nostalgia ez da salgai', 'Bichta Éder'...

Hiruretan arratsaldeko errezitaldia eskainiko da Maryse Urruty autore eta antzerkilariareren umorezko saioaren eskutik. Hiruretan, berriz, Balio Dute bandako Adrian Perezen txanda izango da. Era berean, 'Nostalgia ez da salgai' ipuin bilduma (Maiatz) emango du aditzera Xan Idiartek, eta arratsaldeko lau eta erdietan Patxuko Nicek hartuko dio testigua, oholtza gainean banda esanguratsu hauxe ikusteko abagunea izango baitute bisitariek.

17.00etan 'Bichta Éder' (Elkar) nobelaren nondik-norakoen inguruan mintzatuko da Eneko Bidegain eta ordu erdi aurrerago, 'Petrokalipsia' (Txalaparta) itzulpenaren xehetasunak mahaigaineratuko dituzte. 18.00etan 'Haragizko erreformak' olerki bildumaren inguruan jardungo du Mari Luz Estebanetak eta 18.30ak aldera Maitakultura-ko Ixabe egongo da agertoki gainean.

Azkenik, azokaren itxialdiarekin batera 20.00etan kontzertu nagusia izango da, Adar taldearena, hain zuzen ere. Arnaud Bibonne gaskoiak eta Maider Martineau Zubieta euskaldunak osatzen duten folk taldeak hainbat instrumentu nahasten ditu: boha, podoritmia, alboka, trikitia edota panderoa. Instrumentuok kantuarekin nahastuz, publikoa dantzan jartzea bilatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ziburuko IV. Disko eta Liburu Azoka ospatuko dute larunbatean