Zezenaren madarikazioaren amaiera
Harmailatik ·
Dodgers taldeak Munduko Serieak irabazi ditu 32 urte geroago eta beisbol amerikarraren azken gafe handia menderatu duSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Harmailatik ·
Dodgers taldeak Munduko Serieak irabazi ditu 32 urte geroago eta beisbol amerikarraren azken gafe handia menderatu duAlbistea: Los Angeleseko Dodgersek Munduko Serieak irabazi dituzte Tampa Bay Rays 4-2 gaindituta.
Litekeena da gehienek ez jakitea, beisbola gutxi edo ezer interesatzen ez duelako lurralde honetan, eta, Udazkeneko Klasikoa, hospitaletan gertzen ari denarekin alderatuta, ez baita lehentasuna. Dodgers Stadiuma ikuskizun paregabea da beteta dagoenean, non 56.000 pertsona sartzen diren. Dena den, aurten zelaiak itxita daude... AEBetan ere bai.
Garrantzitsuena: Los Angeleseko Dodgersek beisbol amerikarraren azken madarikazio handia gainditu dute. Gafea eta mitoa. Horrek interes handiagoa du, ezta? Goazen ba.
Zezenaren madarikazioa deitzen zioten, eta, hori dela eta, Dodgers taldeak 32 urte zeramatzan txapelketa irabazi gabe. Madarikazio hori Fernando Valenzuela erretiratu zen egunean hasi zen. 1980ko hamarkadako Dodgers taldeko pitcher ezkertia, Magic Johnsonen mailako izarra, joan zen eta taldeko jabeek uko egin zioten, bere omenez, 34 zenbakidun kamiseta kentzeari. Erabaki polemiko horrek madarikazio bat eragingo luke. Beisbolean oso superstiziosoak dira. Eta iritsi zen. Lehortea. 1988tik aurrera ez zuten bolarik urratu. Orain, zorionez, Dodgers taldeak Udazkeneko Klasikoa eramatea lortu du berriro.
Imajinatzen duzun bezala, Zezenarena ez da madarikazio bakarra. Bambinoarena, adibidez, Bostongo Red Soxak titulotik ia mende batez urrundu zituen. 1918tik 2004ra. Dena Babe Ruth Yankeeei saldu zietelako. George 'Babe (Bambino)' Ruth historiako jokalaririk onena da ziurrenik. Zalantzarik gabe ospetsuena. Hiru txapelketa irabazi zituen Bostonen Sagar Handira joan aurretik. Bostoniarren buruan bizirik dirau oraindik egun madarikatu hori.
Ahuntzarena are hobea da. Batzuek diote Murphy zuela izena. Murphy Ahuntza. Beste batzuk Billy zela, ez dago argi. Argi dago, hori bai, Chicagoko Cubs-ak ikustera joaten zela William Sianis bere jabearekin. Partida bakoitzean bi sarrera ordaintzen zituen Williamek. Baina egun batean estadiorako txartela ukatu zioten. Ahuntzak usain txarra zuen, antza. Eta zein izan zen horren ondorioa? 71 urtez txapeldun izan gabeko etorkizun kirastuta izan zuten.
Pennena (Pennsylvaniaren sortzailea izan zen William Penn), berriz, bitxia da. Filadelfian, 1908ra arte, Udaletxea hiriko eraikinik altuena zen. Izan ere, munduko eraikin altuena zen denbora hartan. Gorenean, William Pennen estatua bat dago. Mundua koroatzen. Dena ondo zihoakien hiriko taldeei orduan. Baina 1987an One Liberty Place eraiki zuten. Udaletxea baino altuagoa den etxe orratz bat da, estatua ospetsuari eguzkia estaltzen diona, eta ordutik Filadelfiako talde profesional bakar batek ere ez zuen liga bat irabazi. 2007ra arte, Comcast Center altxatu zutenean. Hau oraindik altuagoa zen eta igeltsero batzuek, inork jakin gabe, Pennen beste estatua batekin errematatu zuten dorrea. 2008an Phillies taldeak Munduko Serieak irabazi zituen.
Larunbatean Halloween izan zen, beraz, Eddie kapitainaren madarikazioarekin amaituko dugu kasu arraroen errepasoa. Eddie Sanders Lehen Mundu Gerran heriotzarekin aurkitu zen. Beisboleko lehen hildakoa izan zen. New York Giants taldeak plaka batekin omendu zuen. Jolaseko diamantearen barruan jarri zuten. Baina 1957an Giantsak San Frantziskora aldatu zirenean, plaka lekuz aldatzea edo berria jartzea ahaztu zitzaien. Akats larria. Peter Magowanek, frankiziaren jabeak, beti galtzeaz nekatuta, Oracle Parken arauzko hilarria jartzeko agindu zuen 2007an. Egin eta irabazi. Erraza zen, eta pixkat ikaragarria ere bai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.