
Skatik elektronikara. Zergatik ez? Pello Reparazek berdin jarraitzea akatsa dela uste du, eta halaxe erakutsi du bere disko berrian. Vendetta taldeko abeslari ohiak Zetak proiektua aurkeztu zuen aurreko astean Durangoko Azokan eta bere eboluzioa oso nabaria da. Zelako aldaketa! Bere iletik hasita. Zuri-zuria da orain. Beltzetik zurira. Bere musikarekin gertatu den bezala. Punta batetik, bestera.
Publicidad
Funtsezko aldaketa dirudien arren, berehala aurkitzen dugu aspaldi ezagututako Pello Reparaz. Bera da, eta hori ukaezina da. Atsegina ere. Izan ere, aitortu behar dut tristura handiarekin hartu nuela Vendettaren agurra. Honelako kontuak errespetu handiz jaso behar ditugula uste dut, haien arrazoiak izango dituzte. Baina aldi berean penagarria da. Duela aste batzuk aitortu nizuen bezala, gogorra da niretzat agur esatea.
Hori bai, Reparazen kasuan, agur esan beharrean, berriro kaixo esan diogulakoan nago. Bueltan da. Agian lehen baino alaiago. Ilusioz beterik hasiera berri honekin eta ideia gehiagorekin. Nahiko onak gainera.
Izan ere, Durangoko Azokaren hasieran diskoa argitaratu zenetik melodia bakarra dut buruan. 'Suziri bi' abestiaren doinua burura datorkit behin eta berriro. Etengabe. Lanean, etxea garbitzen dudan bakoitzean, paseotxo bat ematera joaten naizenan, dutxan... Aski da! Saiatu naiz gainontzeko abestiekin, hamar dira eta. Gustatzen zaizkit. Baina ezin. Suziriak beti bueltatzen dira nire burmuinera.
Hau bai abesti itsaskorra! Negua den arren, argi daukat datorren urteko jai herrikoietan maiz abestuko dugula, udako abesti dantzagarriekin batera. Bitartean, nire logelako intimitatean egiten dut dantza. Vendetta faltan botatzen dudan arren, bete-betean asmatu duzu, Reparaz jauna.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.