Pello Reparaz, kontzertu batean. Instagram

'Zetak' Pello Reparaz abeslariaren proiektu berria jada martxan da

Taldeak bere lehendabiziko kontzertua azaroaren 16an eskainiko du

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 17 de septiembre 2019

'Zetak' Pello Reparaz abeslari nafarraren proiektu berria jada martxan da. Musika banda berri honek azaroaren 16an eskainiko du bere lehendabiziko kontzertua eta musika emanaldirako sarrerak irailaren 18an jarriko dira salgai taldearen webgunean. Kontzertuaren kokalekua ez dute oraindik iragarri eta taldeak sarreren erosleei era pribatuan iragarriko die kontzertuaren tokia.

Publicidad

Asteak aurrera egin ahala proiektuaren nondik-norako berriak azaltzen doaz. Izan ere, azken hilabeteotan Pello Reparaz abeslariaren talde berriaren sorreraren eta diskoaren inguruko xehetasunak ezezagunak izan dira. Taldearen lehendabiziko abestia, «Errepidean» izenekoa, izan da azken boladan euskal komunitateak taldearen inguruan entzun izan ahal duen gauza bakarra.

Azaroaren 16an eskainiko duten kontzertua baino lehen topaketa bat ospatuko dute, taldearen inguruko xehetasun gehiago argitzeko helburuarekin. Ondoren, oholtza gainera igoko dira, disko berriko hainbat abesti jotzeko. 'Zetak' sare sozialetan arrakasta itzela lortzen ari den proiektua da.

Ekainaren hasieran iragarri genuenez Pello Reparazen proiektu berria pil-pilean dago. Izan ere, Reparazek ideia asko izan ditu buruan azken asteotan eta aldaketarako eta esperimentatzeko abestiak idatzi eta ekoizteko gogo ikaragarriarekin dator.

Pello Reparaz arbizuar musikagile, abeslari eta ekoizlea da. 5 urterekin eman zituen musikan lehen urratsak eta 8 urterekin tronboi-jole gisa trebatzeari ekin zion. Oholtza gainera lehendabiziko aldiz, berriz, 13 urte baino ez zituenean igo zen.

Publicidad

Hainbat proiektutan parte hartu eta gero, 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen beste lau kiderekin batera Nafarroan 2007. urtean. Musika bandak 500 kontzertu baino gehiago eskaini izan ditu Espainiar estatu eta nazioarte mailan: Suitza, Alemania, Txile, Argentina, Uruguai, Peru, Turkia eta Sahara bezalako herrialdetan, besteak beste. Taldea 2018. urtean desegin eta harrezkero Reparaz hainbat proiektu berritan dihardu lanean buru-belarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad