Borrar
Munduko kirol azkarrenetarikoa dugu, zestaren bidez frontoietan dauden hormetara jaurtitzen diren pilotek, 200 kilometro/orduko abiadura hartzera iritsi baitaitezke E.C.
Zesta-punta, 'jai alai' ezizenarekin ezaguna den kirolaren nondik-norakoak

Zesta-punta, 'jai alai' ezizenarekin ezaguna den kirolaren nondik-norakoak

Saski bat produzitzeko 20 eta 30 ordu bitartean behar dira eta euren prezioa 450eurotik 700 eurora ailegatu daiteke

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 15 de octubre 2020, 21:03

Zesta-punta nazioarteko pilota joko azkarrenetarikoa dugu, zestaren bidez frontoietan dauden hormetara jaurtitzen diren pilotek 200 kilometro/orduko abiadura hartzera iritsi baitaitezke. Kirol honek Euskal Herritik kanpo 'jai alai' izena jaso ohi du. Eskuzko modalitaterik ikusgarrienetakoa izateaz gain, mundu zabalean esku pilotaren espezialitaterik hedatuena da.

Kirol diziplina honetara jokatzeko erabiltzen diren saskiak zurez eginda egon ohi dira. Aurrelarien saskia 62 zentimetrokoa izaten da normalean, eta, atzelariena 68 zentimetro ingurukoa. Saskien tolesdurarekin 90 eta 100 zentimetro bitartean neurtzera ailegatu daitezke. Zestalariak kasko batekin babestuta jolasten dute, palan edota erremontean bezala. Saski horietako bat produzitzeko 20 eta 30 ordu bitartean behar dira. Euren prezioa 450eurotik 700 eurora ailegatu daiteke.

Zestan ibiltzeko frontoiek esku pilotakoek baino luzeera handiagoa aurkezten dute. Esku pilotan normalean 10 koadro inguru izaten dituzte, eta, zesta-puntan 15 koadro izatera iritsi daitezke. Kontrakantxan sare batek pilotaleku guztia estaltzen du, zaletuekin istripurik ez gertatzeko, alegia. Partidak normalean 30 edota 35 tantora jolasten dira, eta bi kidez osatutako taldeak lehiatzen dira modalitate honetara.

Kirol honetara jokatzeko erabiltzen den erreminta Meltxor Gurutzea gipuzkoarrak sortu zuen. Zesta delakoa asmatu eta berehala ospetsu xamarra bilakatu zen Euskal Herrian XX. mendean. Batez ere Bizkaiko lurralde historikoan eta Ipar Euskal Herrian jokatzen da, gehienbat uda partean ospatzen diren torneo ezberdinetan. Donibane Lohitzune udalerrian (Lapurdi) zestak ospe handia dauka.

Euskal diasporan ere zesta-puntara asko jokatu izan da, batez ere Ameriketara emigratu zuten euskaldunak ibiltzen ziren. Hala, Mexikoko edota Estatu Batuetako zonalde ezberdinetan frontoiak eraiki zituzten, eta ezagun xamarra bilakatu zen herrialde horietan. Bi herrialde horietaz gain, Frantzian eta Italian (Europa), Filipinetan eta Txinan (Asia) edota Kuban (Amerika) frontoi bat baino gehiago ikusi daiteke. 70. hamarkadan euskal diasporan 600-700 zestalari profesional inguru zeuden herrialde ezberdinetan sakabanaturik.

AEBtara 1904. urtean ailegatu zen St Loiusen ospatutako Erakusketa Unibertsalari esker, eta, 1924. urtean Miamin (Florida) lehendabiziko frontoia eraiki zuten. Estatu Batuetan 70. eta 80. hamarkadetan arrakasta ikaragarria izan zuen, norgehiagoka bakoitzeko 10.000 zale biltzera iritsiz. Hain handia izan zen AEBtan bereganatu zuen arrakasta, non telesail eta film luze baten baino gehiagotan agertu izan zen, Miami Vice programan, tarteko. Zoritxarrez, 1988. urtean zesta-punta jokalariek egindako greba batek herrialde honetan zuen zaletasun eta ospearekin amaitu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zesta-punta, 'jai alai' ezizenarekin ezaguna den kirolaren nondik-norakoak