Borrar
Jesús María Olaizola, bere liburuaren aurkezpenean. Elkar
'Zeruak eta infernuak', imajinazioa eta historia uztartzen dituen 45 piezaz osaturiko bilduma literarioa

'Zeruak eta infernuak', imajinazioa eta historia uztartzen dituen 45 piezaz osaturiko bilduma literarioa

Jesús María Olaizolak, 'Txiliku'k, denboran eta espazioan, eta mundu erreal nahiz ametsezkoetan murgilduko du irakurlea bere azken liburuan

Martes, 23 de marzo 2021, 21:58

Ez da konfinamenduan idatzitako lana, baina urte korapilotsu honetan burutik pasa zaizkigun hamaika istorio horien bilduma gisa aurkezten zaigu 'Zeruak eta infernuak' liburua, Jesus María Olaizolak, 'Txiliku' ezizenarekin ezaguna denak, idatzitako azkena. 45 piezaz osaturiko bilduma eder honetan, bere jakintza zabala eta begirada zorrotza erabiliz, beste horrenbeste bidaia harrigarri egitera gonbidatzen gaitu egileak.

Denboran eta espazioan, eta mundu erreal nahiz ametsezkoetan murgiltzeko gonbidapena luzatzen digu. Eta bidaia horiek desberdinak dira. Grezia eta Erromako mitologian barrena sartzetik, Txinako poemak eta Arabiako lurrinak ezagutzera arte. Esan dugun bezala, eduki oso aberatsa du eta orriak aurrera pasa ahala animalia misteriotsuak zein landare bitxien inguruan ere hitz egiten digu Txilikuk. Liburu zaharren orri artetik erreskataturiko pasadizo xelebreak eta kondaira gogoangarriak… Norberak ezagutu beharreko istorioak.

Jakiturian amaierarik ez duela erakusten digu 172 orriko liburu honek, Elkar argitaletxeak ateratakoa. «Ez da pandemia garaian idatzitakoa, lehendik jasotako hainbat kontu eta istorioekin egindakoa da, zaharragoa da. Baina izan zitekeen pandemiak sortutako mundu distopiko honetako liburu bat», aitortzen du idazleak, bere lan berria esku artean duelarik.

Izan ere, denbora honetan bizi izan ditugun momentuen isla izan daiteke. Urte honek «ekarritako momentu bereziak, politak, ederrak» bezalako pasarteak topatuko ditugulako. Zerua, alegia. «Eta baita ere beste kolorekoak, gure beldurrak, sortutako mundu beldurgarria....», infernuaren adierazle.

Hango eta hemengo historia eta istorioen artetik, bat nagusitzen da: gizakiak imajinatu (eta batzuetan gauzatu) dituen zeruak eta infernuak, paradisuak eta haien ifrentzuak. Simetria joko batean bezala asmatu izan ditugun utopia desiragarriak nahiz distopia beldurgarriak topatuko ditugu obran, denak egilearen umore sotil eta gizatasun sakonaren bahetik pasata, zeinetan maitasunak arrastoa ere utziko duen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Zeruak eta infernuak', imajinazioa eta historia uztartzen dituen 45 piezaz osaturiko bilduma literarioa