Borrar
Hiru txakur animalien babeslearen instalazioetan. ANTONIO QUINTERO
'Zero sakrifizio' legea Euskal Autonomia Erkidegoko txakurtegi guztietara hedatuko da

'Zero sakrifizio' legea Euskal Autonomia Erkidegoko txakurtegi guztietara hedatuko da

Gasteizen duela urte batzuk abian jarritako araua euskal lurralde osora hedatuko da aurrerantzean

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 18 de diciembre 2019, 00:36

'Zero sakrifizio' legea Euskal Autonomia Erkidegoko txakurtegi guztietara hedatuko da. Egitasmo berri honek txakurren esterilizazioa bultzatu eta zirkuetan animaliak erabiltzea debekatzen du. Gasteizen duela urte batzuk abian jarritako araua euskal lurralde osora hedatuko da aurrerantzean.

Izan ere, Arabako hiriburua aitzindaria izan da esparru honetan. 2013. urtean Gasteizek aurrerapauso ikaragarria eman zuen 'zero sakrifizio' izeneko kanpaina martxan jarriz. Hala, azken asteotan Eusko Legebiltzarrak hiru lurralde historikoetara maskoten ongizate arau hedatzea onetsi zuen.

Hemendik aurrera EAEko txakurtegiek ezin izango dute sakrifiziorik egin. Kasu konkretu batzuetan salbuespen gisa eutanasia onartuko da, txakurrek gaixotasun kutsakorren bat edota sendaezinen bat aurkeztu egiten badute soilik. Hala, ezinbestekoa izango da albaitari batek txosten batean hauxe adieraztea.

EAEko araudia garai berrietara egokitu da. Egungo gizartean asko hazi da animalienganako sentsibilitatea eta euskal lurraldeak urrats ikaragarria ematea erabaki du. Araua urratzen dutenek 100.000 euroko isun bat ordaindu beharko dute.

Gainera, lege honek debekatu egiten du balkoi edo garajeetan animalia hauek lau orduz baino gehiago lotuta edukitzea. Era berean, kalera ateratzeko eskubidea aitortzen zaie eta etxetik at bizi badira eguraldi baldintzei aurre egiteko toki bat eskaini beharko zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Zero sakrifizio' legea Euskal Autonomia Erkidegoko txakurtegi guztietara hedatuko da