El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Gabonak maitatzen dituztenak daude, urteko edozein jai baino gehiago gustatzen zaizkienak. E. C.

Zergatik sentitzen gara triste Gabonetan?

EGUBERRI JAIAK ·

Hainbeste gustatzen zaizun, eta gerria loditzen dizun turroiak, uste baino erru gehiago izango luke egunotan bizi duzun melankolia horrekin

nahikari cayado

Sábado, 28 de diciembre 2019, 23:17

Bizitza honetan bi pertsona mota daude. Alde batetik, Gabonak maitatzen dituztenak daude, urteko edozein jai baino gehiago gustatzen zaizkienak, eta bestetik ordea, Gabon jai hauek benetan gorroto egiten dituztenak. Lehenengo taldearekin identifikatzen direnek opari asko erosten dituzte 'Gabon espiritua' delako horrekin inbadituta baitaude. Bigarren taldekoek ordea, begiak itxi eta irekitzerakoan jaiak amaitu izana desiratzen dute beste ezeren gainetik.

Publicidad

Agian, hau irakurtzen ari baldin bazara, bigarren taldearekin identifikatzen zara. Triste sentitzen zara egunotan eta zure burua pozik egotera derrigortu egiten duzu. Horrela baldin bada, baliteke gabon-kantak eta gabonetako zuhaitzak honen arrazoiak ez izatea. 'Medical Hypotheses' aldizkariak argitaratu duen erreportajearen arabera, hainbeste gustatzen zaizun, eta gerria loditzen dizun horrek, uste baino erru gehiago izango luke gabonetan bizi duzun melankolia horrekin.

Horrela dio Best Life webguneak ere. Bertan ezagutzera eman zenez, Kansas-eko unibertsitateko hainbat ikerlarik gehiegizko azukreak eragiten dituen efektu psikologikoak aztertu zituzten. Hau baita hain zuzen, Gabonetan gehien kontsumitzen den elikagaia. Pastelak, bonboiak, turroia, mazapanak… nahi eta nahi ez jaten dira egunotan, edaten den alkohol kantitatea albo batera utziz, noski.

Psikologiako irakaslea eta ikertzaileetako batek, Stephen Ilardik hain zuzen, ezagutzera eman zuenez, «azukre gehiegi kontsumitzeak gure gorputzari alkohol gehiegi edaten denean bezalako efektu bera izaten da burmuinean». Haren hitzetan, hauek kontsumitzean benetako poza sentitzen dugu gure barnean, halere, denbora zehatz bat hauek kontsumitu gabe pasatzen dugunean, gure gorputza triste somatzen dugu. «Drogekin gertatzen denaren antzera gertatzen da, dependentzia bat sortzen diogu gure gorputzari», azaldu du ikerlari estatubatuarrak.

Beraz, hau ez gertatzeko eta egunaren 24 orduak pozik bizitzeko, ezinbestekoa da jaten dena neurri zehatz batean kontsumitzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad