Zergak gutxitu
Bete-betean ·
Zergak ordaintzeak herri-legitimazio handiagoa izan beharko luke. Horiek jaisteak eta prestazio publikoak gutxitzea dakarSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bete-betean ·
Zergak ordaintzeak herri-legitimazio handiagoa izan beharko luke. Horiek jaisteak eta prestazio publikoak gutxitzea dakarHistorialariek diote zergei buruzko kontuak izan zirela Erresuma Batuaren menpe zeuden kolonia amerikarrek independentzia lortzeko eragin zuten matxinadaren arrazoi nagusia. Inork ez du gustuko bere soldata edo diru-sarreren zati bat zergak ordaintzeko ematea, baina bestetik inork ez du defenditzen zergak ezabatzea. Seme-alaben eskolaren edo osasun-zerbitzuen kostua ordaindu beharko bagenu gehienek ezingo liokete horri aurre egin. Ezta azpiegiturak egitearen gastuari, edo, esaterako, gizarte-langileen edo polizien soldatei, horiek guztiak pribatuak balira. Eta pentsio publikorik ez balego? Aberatsek bakarrik ordaindu ahal izango lukete hori guztia. Zergarik gabeko eredu edo proiektu politikorik ez badago ere, betebehar fiskalak saihestea edo iruzurra egitea batek baino gehiagok praktikatzen du. Tax Justice Network elkarteak argitara eman duen txosten baten arabera, Ogasunarekiko obligazioak ekidin nahi dutenentzako babes-leku handiena AEB da. Herrialde hartako Delawere estatuak, adibidez, 1,3 milioi enpresa ditu erregistratuta, biztanle-kopurua baino gehiago, sozietate-zergarik ordaintzen ez dutelarik. Gainera, AEBk ez omen die ia informazio fiskalik ematen beste estatuei. Eta hor dago Suitza, bere banku-sekretuarekin. Luxenburgo ez du EBk paradisu fiskaltzat hartzen, baina aipatu txostenaren arabera, ez dago kategoria horretatik urruti. Munduan 9,5 bilioi («b»z) euro omen daude fiskalitatetik kanpo. Ulertzekoa da horrek guztiak haserre izugarria sortzea, baina ez luke elikatu beharko ihes fiskalik, zergak ordaintzea beharrezkoa delako.
Hauteskunde-kanpainetan zergak jaisteko promesa egiten dute neoliberalismo ekonomiko zorrotzaren aldekoak direnek. Baina nekez egin daitezke jaitsierak baldin eta prestazio, politika eta zerbitzu publikoak deuseztatu nahi ez badira (segur aski, agenda ezkutu hori daukate haiek). Gezurrak ere esaten dira, adibidez Espainiako zerga-presioa altuenetakoa dela. Eurostaten datuen arabera, barne-produktu gordinaren %37,5 da (Frantzian %47,5, Alemanian %41,5, Portugalen %37,6, Errumanian %27,2) eta 27 estatuen arteko taulan 16. postuan dago. Nolanahi ere, zerga-politika eta aurrekontuak oso gai inportanteak dira. Herritarren dirua zehatz- mehatz zertan gastatzen den jakiteko bideak hobetu beharko lirateke. Informazio gardena ematen da, baina gastu publikoarekin herritarrok konpromiso eta satisfakzio-maila handiagoak izan beharko genituzke, lurralde-eremu bakoitzari dagokionean. Bost ditugu: EB, Estatua, Euskadi, Gipuzkoa eta udala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.