![Zergatik ez dago emakume aurkezlerik 'late show'-etan?](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201911/09/media/cortadas/jennifer-aniston-letterman-jp-filo-kFU-U90609626079pR-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Zergatik ez dago emakume aurkezlerik 'late show'-etan?](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201911/09/media/cortadas/jennifer-aniston-letterman-jp-filo-kFU-U90609626079pR-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Lan egun neketsu baten ostean, telebistaren inguruan bildu ohi da familia. Momentu horietan, zapping azkar bat egin eta gero, entretenimendu programa leun eta barregarriak dira aukera egokiena. 'Late Show' izenekoak. Genero hau Estatu Batuetan jaio zen 60-ko hamarkadan, David Letterman aurkezle ezagunaren eskutik. Gaur egun aukera asko daude: 'Late Show', orain Stephen Colbertek aurkeztua, Jimmy Fallonen 'The Tonight Show' NBC katean, 'Jimmy Kimmel Live!' ABCn, James Cordenen 'Late late show'...
Programa horiek guztiak bat datoz elementu batetan: haien aurkezleak gizonak dira. Beraz, non daude emakumezkoek aurkeztutako 'late show'-ak? Erantzuna tristea da: ez dago bat ere ez. Badira arrakasta handia lortu duten emakume aurkezleak, Ellen Degeneres umorista adibidez, baina gaua gizonen esparrua izaten jarraitzen du. Espainia mailan, hor dugu Andreu Buenafuenteren 'Late Motiv', David Letterman eta Jimmy Fallonen formatu berean inspiratuta dagoena, zuzeneko musika talde bat eta guztirekin.
Gauzak horrela, bada oraindik itxaropentsu izateko arrazoiak. Chelsea Handler 'late show' bat izan zuen lehenengo emakumea izan zen. Gero, Netflix plataformara salto egin zuen, elkarrizketa programa batekin.
Arratzaldeko ordutegian badira emakume oso famatuak. Nork ez du ezagutzen Ophra Winfred? Beraz gain, Ellen Degeneresen adibidea dago. 'The Ellen Degeneres show' sortu zuen 2003. urtean eta 2.054 emanaldi egin ditu denbora horretan. Bere programan, Ellenek bakarrizketak, jokuak, dantza, publikoaren parte hartzea eta pertsonaia famatuen elkarrizketak tartekatzen ditu arrakasta handiarekin.
Gurean, Eva Hache izan zen denbora luzez emakumezko aurkezleen eredu 'El Club de la Comedia' gidatu zuen bitartean. Telebistaz gain, badira publikoa beste kanal batzuetatik arrapatu duten emakumeak. Irratian, duela gutxi, 'El grupo' programa jarri du martxan Ser kateak. Bertan, Silvia Abril eta Tony Acostak Telegram-eko talde baten bidez heltzen zaizkien gaiak jorratzen dituzte.
Bederatzi emanaldi aireratu ostean, publiko sendo bat lortu dute, asteburuetako gauetan gainera, ordutegi horretan aireratzen da eta. Interneten bidez, milaka erreprodukzio dituzte, emakumezkoek gidatutako programen arrakasta frogatuz. Ideia on bat eta talentua izanez gero, komunikabideetan esparru bat lor daitekeela frogatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.