Borrar
Bernardo Atxaga eta Mikel Valverde ilustratzailea, liburua eskuetan dutela. Gorka Estrada
«Zerbait hizketan jartzen baduzu, delako hori gu bezalakoa da»
Bernardo Atxaga

«Zerbait hizketan jartzen baduzu, delako hori gu bezalakoa da»

Bernardo Atxagaren 'Xola' txakurraren bost abenturak azal gogorreko liburu batetan berreskuratu dira

Itziar Altuna

Martes, 16 de mayo 2023, 18:07

Bernardo Atxagaren 'Xola' txakurtxoaren bost abenturak liburu bakar batetan bildu ditu Erein argitaletxeak. Arratoi-txakur honen istorioak 1995etik aurrera argitaratu ziren ('Xolak badu lehoien berri', 'Xola eta basurdeak' (1996), 'Xola eta Angelito' (2004), 'Xola eta Ameriketako izeba' (2011) eta 'Xola eta lapurra' (2005). Ale asko agortuta zeuden eta hori izan da Euskal Herriko. Liburu hauetako asko agortuta zeuden eta bilduma honek haur literaturan «oinarri» izan da lana berreskuratzeko aukera eskainiko du berriro, Uxue Raquin Erein argitaletxeko editorearen esanetan.

Bildutako bost atalak mantendu dira, naiz eta azken biak «zerbait aldatu» eta «moztu» diren, idazleak aitortu duen bezala. «Burua askotan luze joaten da eta eskua haren atzetik, baina batzutan komeni da esku horri gelditzea esatea» azaldu du Atxagak. Ipuinak berrirakurtzerakoan lana «txukuntzeko» parada izan duela esan du.

Txakurra aukeratu zuen ipuin hauen pertsonaia nagusitzat, eta ez katua, azken hauek «munduaren literaturan presenteago egon arren». Autorearen kasuan, txakurrez inguratuta bizi izan dela onartu du eta hauen psikologia hobeto ezagutzen duela, horregatik «ezinbestekoa» egin zitzaion Xola bezalako txakur bat asmatzea. «Zerbaiti hizkuntza ematen badiozu, hizketan jartzen baduzu, hori delako hori gu bezalakoa da», gaineratu du.

Xolaren kasuan, ume errebelde baten parekoa da, ezjakintasun poetiko eta haurren inozentzia duena. «Pertsonaia zintzoa da, errealitateruntz doana, baina halako batetan errealitateak zaplasteko handia ematen dio eta zorionez etxera itzultzeko aukera dauka». Batez ere «animalia oso humanoa» dela esan du, «beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak».

Xola txakurtxoaren bost liburu argitaratu ditu Bernando Atxagak, eta gaurko aurkezpenean aitortu duenez, beste bi gehiago ere idatzi zituen. Baina «irakurri zituzten pertsonek Xola txakurra ez zela bera esan zidaten. Batzutan egokiak ez diren hitzak aukeratzen dira eta ipuina aldatzen dute. Horretarako pertsonaia oso ondo jarraitu behar da, eta hori ez da erraza».

Mikel Valverderen ilustrazioak

Mikel Valverdek Xolaren abentura hauek animatzen ditu komikiaren pareko ilustrazioekin, baita liburu berrian, Pertsonaia irudikatzea kostatu zitzaiola kontatu du, «nire inguruan ez nuen txakurrik», baina Atxagak eman zion konfidantza eskertu. «Umorea eta erritmoa dituzte liburuek eta hori errazagoa da ilustratzeko», esan du. Txakurra zuri-grisa izatea bere ideia izan zela onartu du, «nik linea beltzak asko erabiltzen ditut, eta espresibitatea bekain, begi edo ahoen bidez azaltzeko pertsonaia garbiak izan behar dira».

Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu du. Liburua txinerara ere itzuli berri da. Atxagaren esanetan, egun zailagoa da haur literatura atzerrian egitean, izan ere berak egiten duena «egungo korronte nagusien aurkakoa» da. «Nire liburuetan fikzioa eta pertsonaiak dira nagusi eta irakurlea nolakoak diren konturatuko da irakurtzen doan heinean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Zerbait hizketan jartzen baduzu, delako hori gu bezalakoa da»