Alex Aginagalde eta Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz-eko kideak, ostegun honetako hitzaldian. Ignacio Pérez
Durangoko Azokaren Ikasle goiza

Eta zuk zenbat ordu ematen dituzu euskaraz pantailen aurrean?

Lehen eguneko Ikasle Goizean, Pantailak Euskaraz taldeko bi kidek DBHko bigarren eta laugarren maila bitarteko gazteei filmak, telesailak eta bideo-jokoak euskaraz kontsumitzeko aukera anitz erakutsi dizkiete

Jueves, 5 de diciembre 2024, 14:20

Badakizu zenbat denbora ematen dugun euskaldunok pantailen aurrean? Eta gure nerabeek? Bada, ostegun honetan, Durangoko Azokaren lehen egunean, Pantailak Euskaraz taldeko Alex Aginagaldek eta Xumar Altzugaraik jakinarazi dute helduok egunean 6-7 ordu ematen ditugula telefonoa, ordenagailua edo telebista begiratzen, eta gazteek zazpi ordu baino gehiago.

Publicidad

Datu beldurgarri hori Irudienea gunean (Zugaza Zineman) eman dute, Astrabudua, Balmaseda, Oiartzun, Irun, Lekeitio eta Bilboko DBHko 2. eta DBHko 4. mailako ikasleen aurrean. Gazteak pozik agertu dira ikasitakoarekin, izan ere, «orain badakigu nola aurki ditzakegun gure intereseko euskarazko film dezente Netxflix, Prime Video eta Max plataformetan, besteak beste. Batzuk euskara hutsean ikus daitezke eta beste batzuk azpitituluekin.

Ikasle batzuk argazki bat ateratzen. I.Pérez

Zer erakutsi zaie, beraz, ikasleei? Alde batetik, telefonoak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzearen garrantziaz mintzatu da Altzugarai: «Android telefonoetan, adibidez, horretarako aukera dugu, eta kontuan izan behar dugu nabigatzailea euskaraz konfiguratuta edukitzean, Spotify, Tinder eta Gmail bezalako aplikazioak zuzenean agertuko zaizkigula euskarazko bertsioan». Ildo horretan, Aginagaldek azpimarratu du «hainbat ikerketek erakutsi dutela gure aisialdian erabiltzen dugun hizkuntzak azkenean ondorioak dituela bizitzeko erabiltzen dugun hizkuntzan».

Noticia relacionada

Bestalde, eskaintzen zaizkigun euskarazko ikus-entzunezko produktuak kontsumitzera gonbidatu ditu ikasleak, izan ere, horrela, plataforma handietara bidaliko dugun mezua izango da asko garela euskaraz hitz egin nahi dugunak, inbertsioa gero eta handiagoa izan dadin lagunduz. Eta nola jakin dezakegu pantailen aurrean zer kontsumo-produktu dauden euskaraz? Bada, zernonikusi.eus aipatu dute, laster aplikazioa izango duena, eta plataforma bakoitzean euskaraz zer dagoen erakutsiko diguna (Netflix, Prime, Max...). Era berean, euskalencodings.eus webgunea nabarmendu dute. Bertan, plataformetara oraindik iritsi ez diren iraganean euskarara itzulitako fim asko eskuratu ahal izango dituzte interesdunek (hau da euskarazko katalogo nabarmenena). Eta ikusgela.eus ere bai, batez ere nerabe eta gazteei zuzendutako bideo laburrak biltzen dituena.

Hori nahikoa ez balitz, euskarazko bideojokoei buruzko gameerauntsia.eus webguneaz hitz egin da, eta horrek ikasleen interesa piztu du. «Webgune honek zernonikusiren funtzio berdina betetzen du, baina bideojokoen esparruan», azaldu dute. Argi dagoena da, Pantailak Euskaraz bezalako plataformei esker, egungo gazteek euskarazko ikus-entzunezko produktu gehiago kontsumi ditzaketela duela urte batzuetakoak baino. Orain kontsumitu besterik ez da egin behar, jarri zure partez!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad