Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Badakizu zenbat denbora ematen dugun euskaldunok pantailen aurrean? Eta gure nerabeek? Bada, ostegun honetan, Durangoko Azokaren lehen egunean, Pantailak Euskaraz taldeko Alex Aginagaldek eta Xumar Altzugaraik jakinarazi dute helduok egunean 6-7 ordu ematen ditugula telefonoa, ordenagailua edo telebista begiratzen, eta gazteek zazpi ordu baino gehiago.
Datu beldurgarri hori Irudienea gunean (Zugaza Zineman) eman dute, Astrabudua, Balmaseda, Oiartzun, Irun, Lekeitio eta Bilboko DBHko 2. eta DBHko 4. mailako ikasleen aurrean. Gazteak pozik agertu dira ikasitakoarekin, izan ere, «orain badakigu nola aurki ditzakegun gure intereseko euskarazko film dezente Netxflix, Prime Video eta Max plataformetan, besteak beste. Batzuk euskara hutsean ikus daitezke eta beste batzuk azpitituluekin.
Zer erakutsi zaie, beraz, ikasleei? Alde batetik, telefonoak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzearen garrantziaz mintzatu da Altzugarai: «Android telefonoetan, adibidez, horretarako aukera dugu, eta kontuan izan behar dugu nabigatzailea euskaraz konfiguratuta edukitzean, Spotify, Tinder eta Gmail bezalako aplikazioak zuzenean agertuko zaizkigula euskarazko bertsioan». Ildo horretan, Aginagaldek azpimarratu du «hainbat ikerketek erakutsi dutela gure aisialdian erabiltzen dugun hizkuntzak azkenean ondorioak dituela bizitzeko erabiltzen dugun hizkuntzan».
Noticia relacionada
Jan Echevarría
Bestalde, eskaintzen zaizkigun euskarazko ikus-entzunezko produktuak kontsumitzera gonbidatu ditu ikasleak, izan ere, horrela, plataforma handietara bidaliko dugun mezua izango da asko garela euskaraz hitz egin nahi dugunak, inbertsioa gero eta handiagoa izan dadin lagunduz. Eta nola jakin dezakegu pantailen aurrean zer kontsumo-produktu dauden euskaraz? Bada, zernonikusi.eus aipatu dute, laster aplikazioa izango duena, eta plataforma bakoitzean euskaraz zer dagoen erakutsiko diguna (Netflix, Prime, Max...). Era berean, euskalencodings.eus webgunea nabarmendu dute. Bertan, plataformetara oraindik iritsi ez diren iraganean euskarara itzulitako fim asko eskuratu ahal izango dituzte interesdunek (hau da euskarazko katalogo nabarmenena). Eta ikusgela.eus ere bai, batez ere nerabe eta gazteei zuzendutako bideo laburrak biltzen dituena.
Hori nahikoa ez balitz, euskarazko bideojokoei buruzko gameerauntsia.eus webguneaz hitz egin da, eta horrek ikasleen interesa piztu du. «Webgune honek zernonikusiren funtzio berdina betetzen du, baina bideojokoen esparruan», azaldu dute. Argi dagoena da, Pantailak Euskaraz bezalako plataformei esker, egungo gazteek euskarazko ikus-entzunezko produktu gehiago kontsumi ditzaketela duela urte batzuetakoak baino. Orain kontsumitu besterik ez da egin behar, jarri zure partez!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.