Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Domingo, 20 de marzo 2022
Reese Witherspoon ospakizunetan dago. Aktore eta zinema ekoizle estatubatuarrak 46 urte bete ditu astearte honetan, martxoaren 22an. 'Una rubia muy legal', 'Sweet Home Alabama' edo 'Como en casa, en ningún sitio' bezalako filmetako protagonista izanagatik ezagutzen zaio mundu osoan. Baina aktorea hori baino askoz gehiago da. Horregatik, Reese Witherspooni buruzko bitxikeria batzuk ezagutaraziko dizkizuegu gaurkoan.
-Lehen urratsak. Reese Witherspoon txikitatik hasi zen ikuskizunaren munduan, publizitate-iragarkietarako haur-eredu gisa lan egiten baitzuen.
-Ikasketak. Aktorea Stanford Unibertsitatean hasi zen literatura ingelesa ikasten, baina utzi egin zuen antzerkiaren eta espektakuluan munduan hasteko.
-Musika-gustuak. Reese Witherspoon Jim Morrison eta 'The Doors'en zale amorratua dela adierazi izan du bat baino gehiagotan.
- Familia historikoa. John Witherspoon, aktorearen arbasoa, Estatu Batuetako Independentzia Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen.
- Honako hauek dira aktorearen erreferenteak dira: Meryl Streep, Susan Sarandon, Ewan McGregor, Frances McDormand, Tom Hanks eta Holly Hunter.
- 'Friends' telesailean atera zen, beste aktore asko bezala. Reese Witherspoonek Jill Green antzeztu zuen, Rachelen ahizpa zena.
- 'Sweet Home Alabama' filmean agertzeko kasualitatez hautatu zuten, izan ere, zuzendari eta produktoreek Charlize Theron eta Angelina Jolie aktoreetan zeukaten fokoa jarrita hasiera batean.
-'Una rubia muy legal'eko Elle Woods interpretatzeko, Goldie Hawn aktorean oinarritu zela esan du ere, 'La recluta Benjamín' filmean.
-Bere pasioak. Reese Witherspoonek, denbora librea duenean, zaldi gainean ibiltzea, irakurtzea, yoga eta snowboarding praktikatzea eta janaria prestatzea maite du.
-Solidarioa da. Reese Witherspoonek haurren eta emakumeen defentsarako erakundeetan parte hartzen du, eta 'Save de Children' eta Haurren Defentsarako Funtsaren Kontseiluko kide da ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.