Seismorik handiena Costa Rica hegoaldean gertatu da eta Panama eta Costa Ricako inguruetan sumatu dute herritarrek. EMSC

Zenbait lurrikarek Hego Amerika astindu dute

Costa Rican, Perun eta Kolonbian jazo dira seismoak

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 13 de mayo 2019

Hiru lurrikara gertatu dira Hego Amerikan azken egunotan. Seismo hauek Costa Rica, Peru eta Kolonbian jazo dira: Costa Ricako dardarak Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan du; Perukoa 5,3 graduko lurrikara izan da; eta Kolonbiakoa, berriz, 4,5ekoa. Zorionez, ez da hildakorik egon eta 5 zauritu baino ez dira izan Costa Rican.

Publicidad

Esan bezala, seismorik handiena Costa Rica hegoaldean gertatu da eta Panama eta Costa Ricako inguruetan sumatu dute herritarrek. EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak ohartarazi duenaren arabera, Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan du lurrikarak eta seismoaren epizentroa Corredores estatuaren ipar-ekialdean kokatu dute, 24 kilometroko sakoneran.

Bestalde, beste bi lurrikarak Perun eta Kolonbian izan dira. Lehenengoak, 5,3 graduko indarra izan du eta itsasotik gertu izan da, Huancayotik 58 kilometro ekialdera eta Pampasetik 46 kilometro ipar-ekialdera. Era berean, bigarren dardara Kolonbian sumatu da, Guamaleko mendebalde-iparmendebaldean igarri dute. Seismoa Richter eskalan 4,5 gradukoa izan da. Eta oraingoz ez dute bi lurrikara hauek kalterik egin ote duten adierazi.

Halaber, Costa Ricakoak hainbat errepikapen izan ditu, eta neurri txikiagokoak izan badira ere, hauek Panaman sumatu dira gehienbat. Bertako Babes Zibila den SINAPROC-ek kaltetako inguruetan tsunamiak sortzeko aukera baztertu egin du. Oraingoz, kaltetutako eremuen azterketa teknikoak egiten dihardute zenbait espezialistak.

Richter eskala lurrikaren indar suntsitzailea neurtzeko balio duen eskala logaritmikoa da. Charles Richter sismologoaren omenez eman zitzaion izena. Gaur egun arte neurtu ahal izan den energia jario handiena Txileko Lurrikara Handian izan zen, Valdiviako hirian, 1960an. Richter eskalan 9,5 puntura iritsi zen. Seismo hark 962 hildako eta 1.410 desagertu izan zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad