

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 19 de mayo 2020, 12:30
Atzo, Museoen Nazioarteko Egunean, Itziar Ituño aktoreak, Jon Kortajarena modelo eta aktoreak eta Ernesto Valverde futbol entrenatzaileak Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako artelanen artean gogokoen dutenari buruz hitz egin zuten, jardunaldia ospatzeko prestaturiko bideoetan. Euren hausnarketak entzun nahi? Sakatu hemen: Itziar Ituño, Jon Kortajarena eta Ernesto Valverde.
Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi zuenez, aurten ezinezkoa bilakatu izan zaie aurreko urteetan bezala museoa doan irekitzea Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Horregatik, «modu birtualean ireki ditu ateak», bisitariei ongi etorria egiteko, museoarekin zerikusirik ez duten alorretan arrakasta handia lortu duten hiru profesionalen eskutik.
Hain zuzen, Itziar Ituño aktore bizkaitarrak 'Bilborako instalazioa' aukeratu du. 1997an sortu zuen Jenny Holzer artistak bederatzi led zutabez osatutako obra hau, museoko Atrio ondoan dagoen txokoan kokatzeko. Ituño oso ezaguna da 'Loreak' filman eta 'La casa de papel' telesailean parte hartu izateagatik, eta bere bideoan hitz hauekin azaldu du zergatik aukeratu duen artelan hori: «Ikusi nuen aurreneko aldian hitz euria ekarri zidan gogora, goitik behera barra-barra ari duena, blai utzi arte».
Bestalde, nazioartean aktore eta modelo gisa ibilbide luzea duen Jon Kortajarena bilbotarrak sarritan bisitatzen du museoa. Bildumako lanen artean Jean-Michel Basquiat-en 'Napoliko gizona' (1982) aukeratu izanaren arrazoiak azaltzean, «mezu ironikoez betetako lana» dela eta 1980ko hamarkadako New Yorkeko kaleak gogorarazten dituela dio.
Halaber, Ernesto Valverde futbol entrenatzailea duela urte asko da Museoaren Laguna, eta gehien gustatzen zaizkion artelanen artean, Anselm Kieferrenak aipatu ditu. Horien artean, 'Gau-ordena ospetsuak' (1997) nabarmendu du: «Nor ez da horrela sentitu noizbait, batez ere izarrez betetako udako gauetan».
Bideoak #GuggenheimBilbaoLive ekimenaren parte dira. Martxoan aldi baterako ateak itxi behar izan zituenean abiarazi zuen museoak ekimena, webgunean nahiz sare sozialetan, covid-19ak eragindako konfinamendu asteetan «inspirazioa etxeetara helarazteko».
Alde batetik, museoak sortzen eta partekatzen dituen bideoak plazaratu ditu, eta bestetik, astero artistek prestatutako lantegi interaktiboak proposatu ditu #MuseoaFamiliarteanBBKrekin atalean.
Eduki horiek guztiak posta elektroniko bidez doan jaso nahi dituenak museoaren webgunean izena eman dezake Community artearen eta kulturaren inguruko museoaren komunitatean. Egun, 60.000 lagun eta jarraitzaile baino gehiago ditu Bilboko museoaren komunitateak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.