NAHIKARI CAYADO
Martes, 5 de noviembre 2019
80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoan oinarritzen den musika taldea da Zazkel. Zeberiotik etorritako seikote honek bere lan berria aurkeztu berri du, 'Estatu kolpea' izenekoa. Aizkorak zorroztu & The Mia Wallace talde bilbotarrarekin batera argitaratutako 'Ezpata dantza' albumaren barruan aurki daitezkeen lau abesti, alegia.
Publicidad
Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen bezalako estiloak aldarrikatzen ditu taldeak bere azken lan honetan. Oraingoan gainera, aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, hala nola, sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Honen harira gainera, eta taldetik jakinarazi dutenez, dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek lan berri honekin.
Zazkel 2012an sortu zen. Etxahun Arregik eta Asier Villanek eman zituzten hasierako pausuak, gerora ordea Jon Tolosa, Irati Arregi, Axier Martinez, Oskar Rodriguez eta Piarres Arregi batu zitzaizkien. Beraien kantuetan euskal pop erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disko musika lantzen dute ere, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
Beraien lehenengo kantuak 2014 eta 2015ean argitaratu ziren, entsegu lokalean bertan grabatutako 'Beta' izeneko maketan. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen izen bereko diskoa kaleratu dute, Garate estudiotan grabatuta, Kaki Arkarazo teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren, 'Garilak 26' taldeko baxu-jolearen, kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez 'Jalgi', 'Heroia' eta 'Martxa elektriko' abestietan.
2016ko urrian Zazkel-ek Azkue Fundazioak antolatutako BandenLehia2016 musika txapelketa irabazi zuen. Horri esker 2017ko Bilbao BBK Live eta Euskal Herria Sona musika festibaletako eszenatokietan aritu da. Hori gutxi balitz, 2017ko ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu zituen: Euskarazko kantarik onena, 2016an kaleratutako 'ERI' kantuari esker, pop talderik onena eta talde orokor onena.
Publicidad
2017ko irailean, taldeak bere estudioko bigarren diskoa kaleratu zuen, 'Ez entzun', zortzi abestiz osatutakoa. Bertan, Hertzainak taldeko 'Infernuko atean' eta Dr. Krzycken 'ZTD' abestien bertsioak barneratu zituzten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.