Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Italo Calvinoren 'Il barone rampante' eleberriko protagonistak, Cosimok, zuhaitzetan bizitzea erabaki zuen bere familiaren tiraniaren aurkako errebeldia keinu gisa. Urteak eman zituen geroztik, zuhaitzetik zuhaitzera, lurra zapaldu gabe, bere garaiko gertakariak gertutik zein urrutitik ikusteko behar zen distantziari eutsiz. Distantzia fotosintesikoa ere dei dakioke horri.
Egunotan, Donostiako kostaldea ikusita, Cosimorena egiteko tentazioa sartu zait. Izan ere, bizi dugun panoramarekin, posible da Saguesetik Paseo Berrira oinez joatea ura ukitu gabe. Are gehiago, Haize Orrazira ere hel zaitezke metodo horrekin, jauzi luzeak egiteko premiarik gabe. Hots, ez naiz lebitazioaz edo mirariez ari. Horrenbeste surf eta windsurf ohola daude ezker-eskuin, eta horrenbeste eremu dute baimenduta, ezen oina ohol horietako bakoitzean jarrita, posible baita ezinezkoa egia bihurtzea. Aurretik, ni baino lehenago, ibili izan dira batzuk batera eta bestera korrokoien gainean, baina esatera ausartuko nintzateke hori ez dela uraren gainean ibiltzea, ur-azalean ibiltzea baizik. Azaleko kontuak alegia.
Tentazioari men egin, eta frogatu ere egin dut. Surflarien kexuez eta umore txarraz abstraitzeko gai bazarete, enpirikoki ohartuko zarete posible dela ia ur tanta bakar batek zipriztindu gabe bazter batetik bestera heltzea. Orain serio pentsatzen ari naiz oholen artean bizitzen geratzea. Dena den, ez nazazue Cosimo deitu, Ismael baizik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.