leire larrazabal
Miércoles, 25 de enero 2023, 18:29
Zallako Mimetiz pilotalekuan, larunbatean, 18.00etatik aurrera, Emakumezkoen V. Bizkaia Esku-Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Txapelketan zortzi kirolarik partehartuko dute, alegia, lau bikotek: Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osés; Amaia Aldai eta Nora Mendizabal; Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde; eta Leire Garai eta Andrea Capellan.
Publicidad
Txapelketaren bosgarren edizio hau Bizkaia Frontoian eta Zallako frontoian ospatzen ari da. Izan ere, urtarrilaren 13an abiatu zen. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du lehiaketa hau, emakumeek kirolean duten parte-hartzea indartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duelarik.
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuaren esanetan, «Esku-Pilotako Emakumezkoen Bizkaia Txapelketa 2018an sortu zen eta orduko helburua mantentzen dugu gaur ere: atzoko, gaurko eta biharko andrazko pilotariak aintzat hartzea eta egiten duten lana balioan jartzea, egunero entrenatzen baitira eta esfortzu handia egiten baitute kantxan zein kantxatik kanpo euren onena emateko. Eta bosgarren edizio honetan, helburua berbera da. Izan ere, pilotari eta palista horiek eredu bihurtzea gustatuko litzaiguke, gero eta emakume eta neska gehiagok pilotan jokatzea erabaki dezaten, gure kirol hau indartzen lagunduz».
Finala otsailaren 10ean izango da Bizkaia Frontoian. Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko lehiatilan egongo dira salgai, hiru euroan. Bizkaia Frontoia Facebook-en jarraitu ahal izango da eta finala ETB1-ek eskainiko du. Aukerak badaude.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.