Zaindu maite duzun hori
Buru-belarri ·
La M.O.D.A taldeak minibira bat egin du Burgoseko herrietatikSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
La M.O.D.A taldeak minibira bat egin du Burgoseko herrietatikOndo baino hobeto ezagutzen nuen arren, aitortu behar dut azken hilabeteotan La M.O.D.A. taldearekin berriz egin dudala topo. Behin baino gehiagotan aipatu dut txoko musikal honetan Sonorama Ribera nire jaialdi kutuna dela. Bertan lagun onak egin ditut eta talde bikainak ezagutu ditut. Eta, kasu honetan bezala, zenbait bandekin egin dut topo berriz. Honi buruz mintzatuko natzaizue oraingo honetan.
La M.O.D.A. taldearen azken diskoa 'Nuevo Cancionero Burgalés' da. Burgoseko antzinako abesti eta olerkietan oinarritu dira lan honen letrak sortzeko. Tradizioz beteriko albuma sortu dute, haien arbasoak omentzeko asmoarekin. Gainera, kanta sorta hau euskal musikari batekin batera argitaratu dute. Diskoaren ekoizlea Gorka Urbizu izan da. Abeslariak taldea ondo baino hobeto ezagutzen du, behin baino gehiagotan elkarrekin egin dute lan eszenatoki gainean eta estudio barruan haien arteko kimika mantentzen dela frogatu dute oraingoan.
Kontua da Sonoraman lehenengo aldiz entzun nuela disko hau zuzenean. Izugarria iruditu zitzaidan. Banda osoak aurrera pausoa eman duela uste dut, eta ikusleek aurreko diskoekin baino inplikatuagoak ikusi nituen. Askotan kanpoan zer dagoen galdetzen diogu gure buruari aldamean daukagunari jaramonik egin gabe. Akats larria da hori. Hurbilegi daukagunean balioa galtzen duela pentsatzen dugu maiz, baina gurea gu geuk defendatzen ez badugu, nork egingo du? K.M.0-ko artistak ere zaindu behar dira eta horregatik oso garrantzitsua da Burgosek Burgoseko banda honi ematen dion maitasuna.
Covarrubias ❤️ Gracias
La M.O.D.A. (@estoesLaMODA) August 29, 2022
📹 Jorge Cubillo pic.twitter.com/MnE1jtIOl0
Taldeak ere bere zaleak mimatzen ditu. Duela egun gutxi batzuk minibira bat antolatu zuten Burgoseko hiru herri txikietan: Poza de la Sal, Covarrubias eta Pampliega. Akustikoak eta dohainik. Kontzertuak normalean ospatzen ez diren herrietan jotzea zen helburua, despoblazioaren aurka borrokatzeko. Arrakasta handia lortu dute. Milaka pertsona bildu dituzte. Musika, sustraiak eta komunitatea zaintzea. Zein garrantzitsua den.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.