Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Rafa Ariño

Zahara abeslariak musika, ekologia eta herriak bateratuko ditu telebista saio berrian

'Una historia, una canción' izeneko programa Movistar +en ikusi ahal izango da

Miércoles, 14 de octubre 2020, 21:30

Abesti bakoitzaren atzean istorio bat dago. Ezagutzen duguna, abeslariak berak kantatzen duena, eta ezkutuan dagoena. Bigarren alde horretan konposatzailearen zirkunstantziak daude, bere bizitza, bere oroitzapenak eta, batez ere, bere ingurua. Begi bistan dagoenak asko lagunduko du abesti bat idazterako orduan. Hau guztia kontuan hartuta, Movistar+ kateak, berriz ere, musikaren alde apostu egitea erabaki du. 'Una historia, una canción' programa Zahara abeslariak gidatuko du eta abenduan ikusi ahal izango da.

Publicidad

Orain grabatzen ari den programak lau atal izango ditu. Abeslariak Espainiako lau toki desberdin bisitatuko ditu, bertako jendearekin hitz egingo du (batez ere, herriaren historiari buruz eta ekologiari buruz), eta amaieran, zuzenean egindako musika entzuteko aukera izango dugu. Eta zeintzuk dira agertuko diren txokoak? Nigrán (Pontevedra), Los Alcácares (Murcia), Cuevas de Cañart (Teruel) eta Úbeda (Jaén). Azkenengo hau Zahara beraren jaioterria da.

Aldaketa klimatikoari eta naturaren ondamenari buruz hitz egingo dutenez, ondo baino hobeto aukeratu dituzte grabatzeko tokiak. Izan ere, 2017an Nigrán herriak kalte handia sufritu zuen bertan izandako suteekin. Programa horren amaieran Xoel López eta Iván Ferreirorekin batera kontzertu bat emango du. Los Alcácares-en Viva Suecia taldearen musikarekin gozatuko dugu eta Cuevas de Cañart-en Guitarricadelafuentek joko du.

Baina, dudarik gabe, garrantzitsuena Zahararentzat Úbedan grabatuko duen saioa izango da. Sabinaren iloba bertan jaio zen eta bertara bueltatzen da ahal duen bakoitzean. Gainera, Martí Perarnaurekin batera joko du bertan. Biek _juno izeneko taldea osatu dute eta programa horretan emango du bikoteak bere lehenengo kontzertua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad