Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nagusi deritzan azoka hartuko du egunotan BECek. Adinduen aisialdi, zerbitzu eta jarduerei buruzkoa da honakoa, eta 22. aldiz dator. Sortu zenean sektore garrantzitsu bati begirakoa zen jada, bilakaera demografikoa norabide bakarrekoa delako. Orduko aurreikuspen guztiak bete ostean gizarte osoari eragiteko bestekoa da gaur egun. Nahitaezko hitzordua, berebiziko arreta ematekoa.
Zahartzaroak eskutik dakartzan erronka potoloek orain arteko egitura eta oreka guztiak jarriko dituzte dantzan. Gehiago bizitzearen truke hainbat zerbitzu publiko biderkatu behar direlako. Osasunarekin zerikusia dutenak, hasteko. Baina baita egoitzen sarea eta beste asko ere. Aldi berean, pentsioak ordaintzen jarraitu ahal izateko egungo sistemaren mugak ezin nabarmenagoak dira, eta ez dago aditu izan beharrik horietaz ohartzeko.
Inork ez luke bere burua baztertu behar Nagusin ezagutzera emango edo adieraziko direnetatik. Adinez zahartzarotik urrun ikusi arren horri dagokionak mugarik ez duelako, ondorio globalak dituelako, gaurdanik baldintzatzen gaituelako. Izan ere, belaunaldien arteko lotura ahalik eta estuenak elkar hobeto ezagutzea ahalbidetzen du. Batzuek bakardadeari eraginkorrago aurre egiteko balio du horrek, eta besteek adinduengandik ikasteko.
Zaharraren tipologia guztiz aldatu da azkenaldion. Dagoeneko ez dira karta-jokora eta eustera mugatzen ziren haietakoak, aldez aurretik maila askotan zimeldutakoak. Sasoiko heltzen dira erretirora orain, hamaikatxo gauza egiteko kuriositatez eta grinaz gainezka. Gizarte osoak ekin behar dio horien ongizatea bermatzeko, neurri handi batean nagusienganako jarrerak zehazten duelako zer nolakoak garen, zein giza-kalitate dugun.
Nagusi azokak mugarik gabekoa behar du, gazte eta zaharren topaleku. Baita denetariko eragileen artekoa ere. Horko guztia agenda sozialean lehenestekoa denez gero askotariko ekarpenak jasotzetik aberastuko delako. Konpromiso gurutzatuak dagozkiolako, berehala lantzen hastekoak. Datorren olatua, dagoeneko zipriztintzen gaituena, tsunamietakoen parekoa da. Ez dago errealitate horri lepoa ematerik. Zahar multzoa izango gara laster eta gizarte osoa moldatu behar dugu horretara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.