Borrar
Pentsiodunak poliziarekin lehian, duela aste batzuk.
Zahar berriak

Zahar berriak

Sábado, 20 de octubre 2018, 11:43

Ikusten eta berrikusten ditut asteotan jubilatuen manifestazio batzuetan hartutako irudiak, jubilatu horiek poliziarekin lehian, poliziak jarritako gailu horiei tiraka, eta iruditzen zait datorkigun munduaren irudiak ikusten ditudala. Ahaztu egin zaie seguruenik biharamunean gerriko mina izango dutela edo gauean ohean zainelduak zangoetan.

Zaharrak eta manifestazioak, gutxitan gertatu izan dira gurean esaldi berean, jubilatuek pentsioen inguruan sortu zuten gatazka heldu zen arte, krisiaren harira gobernuak murrizketak ugaldu zituenean ernaldu zen amorrazioak kaleak jubilatuz bete zituen arte.

Milaka eta milaka zahar manifestatzen dira aspaldi honetan astero, uda edo negu, euri edo sargori. Hor daude, polizia desberdinek altxatutako hesien aurrean, aspaldian sindikatu klandestinoak sortu zituztenak, fabrikak ixten hasi zirenean hamaika greba egindakoak; hor daude klandestinitate berean ezkutuko ikastolak sortu zituztenak, ahaztu zaigun garai batean kartzelak hustu zituzten pertsonak.

Hor daude, jakinaren gainean edo zertan ari diren erabat ulertu gabe, zahar berrien aztarnak. Pentsioen igoera eskatzen dute baina, era berean, abisu bat antzezten dute astero: orain zahartzaroaren atarian gaudenok ez gara aurreko belaunaldikoak bezalakoak.

Zahar errebeldearen hazia dira, zahartzaroari aurre egiteko modu berri bat frogatzen ari dira. Eta zuzenean entzunarazten dute beraien ahotsa, ez daude isildu eta beraien etorkizuna beste inoren eskuetan uzteko prest. Askotan zertan ari diren jakin gabe ere, zahar ahaldunduak aurkeztu dizkigute gizarte osoari.

Halako batean zahartzaroaren ajeak apalduko dute amorru hori, baina atzetik etorriko dira haiengandik ikasten ari direnak. Zaharrak gara, ez tentelak, esaten dute, zaharrak, ez adin handiko haurrak.

Zahartzeko modu berria marrazten ari dira jubilatu horiek, eta agintari gutxik ulertu du hor azpian dagoen aldaketa sakona, gizarte osoari eragingo diona.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zahar berriak