Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Ibai Llanos, borrokalariekin, ikuskizuna amaitu eta gero. Twitter/Ibai Llanos
Streamerrek boxeo-eskularruak jantzi dituzte

Streamerrek boxeo-eskularruak jantzi dituzte

Goi gerlari ·

Ibai Llanos deustuarrak 1,5 milioi pertsona jarri zituen pantaila aurrean asteazkenean, youtuberren arteko boxeo lehia paregabea eskaintzeko, Twitch plataformaren bitartez

Jueves, 27 de mayo 2021

Streamerrek borrokatzeko beste modu bat dute: zenbat eta follower gehiago, orduan eta puntu gehiago. Borroka horretan argi dago Ibai Llanos deustuarrak KOz irabazi duela, izan ere, 1,5 milioi pertsona jarri zituen pantaila aurrean asteazkenean, boxeo ikuskizun paregabea eskaintzeko, Twitch plataformaren bitartez; inoizko errekorrik handiena.

Ekitaldian, youtuber famatu ezberdinen borrokak ikusi ahal izan genituen, Estatuko influencer garrantzitsuenetako batzuen komentarioekin eta txantxa askorekin. 'La velada del año' lelopean, beraz, morboz betetako ukabilkadez gozatu ahal izan genuen, Torete, Future, Jagger, Viruzz, Reven eta ElMillor streamerren eskutik. Era berean, boxeo-borrokez gain, ekitaldiak kontzertuak ere izan zituen, baita streamer ezagunenetako batzuen presentzia ere.

Argi dago ring gainean morboaren kontu horrek indarra hartu duela azken boladan. Gero eta normalagoa da disziplina ezberdinetako borrokalariak nahastea (horren adibide argiena da Conor McGregor artista martzial mistoak eta Floyd Mayweather boxeolariak 2017an Las Vegaseko T-Mobile Arena pabiloian egindako borroka), baita adineko kirolariak erretirotik ateratzea ere ring gainean jartzeko (Mike Tyson vs Roy Jones; Julio César Chavez vs Jorge 'Travieso' Arce). Halaber, urte batzuk igaro dira Javier García Rochek Kimbo Slicen bidea jarraitu zuenetik, bere 'Chatarras Palace'rekin morbo handiko borrokak pantaila aurrean eskaintzeko, eta, orain, Ibai Llanosek buelta bat eman dio ikuskizunari, aurreikuspen guztiak hautsiz youtuber ezagunen arteko borroka hauekin.

Esan bezala, ring bat, 'boxeolariak' ateratzeko pasarela bat, Jordi Evole bezalako pertsonaientzako alfonbra gorria, eta Las Vegas bezalako tokietan egindako gaualdien agertoki duin bat eskaini zizkigun Llanosek datu estratosferikoak lortzeko: milioi bat ikusle baino gehiago batez beste (milioi eta erdi pertsonatik gora une batzuetan), ezohiko zerbait, Espainiako 'streamer' bakar batek ere lortuko ez lukeena. Hori nahikoa ez balitz, Jaime Ugarte adituaren komentarioek streaming bidezko ekitaldiari seriotasun handiagoa emateko balio izan zuten.

Emanaldiaren une bat. Twitch Ibai

Llanosek ere borrokatuko du

Eta, orain, borroketan murgilduko gara. Hasteko, Torete (75 kg.) eta Future (83 kg.) streamerrak izan genituen aurrez aurre. Ringera irten bezain pronto, ikusi genuen izkina egingo zieten entrenatzaileak luxua izango zirela edonorentzat, izan ere, Toreterekin Tinín Rodríguez eta Sergio 'Maravilla' Martinez (Jon Fernandezen taldea) zeuden bitartean, Future Cesar Cordoba eta Erik Garciarekin atera zen. Hasieratik, eta bien artean zortzi kiloko aldea egon arren, Toretek ezustean hartu zuen Future, eta pugilismoan aritu ez arren, biek erakutsi zuten serio hartu zutela eta ringean dena ematera atera ziren. Hala ere, batzuetan gehiegi arriskatu zuen arren, Toreteren presioak laster utzi zuen argi garaipena berea izango zela eta borroka ez zen hirugarren roundera iritsi, epaileak bere aldeko KO tekniko bat erabaki baitzuen.

Gaueko bigarren borrokan, bestalde, hasi bezain pronto Jaggerrek kolpe ederra eman zion Viruzzi, eta une batez bere onera etortzeko tartea hartu behar izan zuen. Hala ere, borroka iraultzen eta kolpeak eusten jakin zuen, eta trukeak eta ekintza onak egon ziren round horretan. Baina Jagger nagusi izan zen bigarren roundean, non Viruzz nekatzen hasi zen. Lehenengoa aktiboago egon zen eta puntuazioak bere alde jartzea lortu zuen. Borroka hirugarren roundean burutu zen, izan ere, Jagger ringera energia berarekin itzuli zen eta borroka puntuetara eraman zuen.

Eta, amaitzeko, gaueko borrokaldirik ikusiena eta ikuskizun gehien eman zuena iritsi zen. Bost round izan ziren, azken unera arte emaitza argirik izan ez zutenak. Ez Reven ezta ElMillorrek ere ez zioten behin betiko kolpea eman aurkariari eta kanpaiak eman zion borrokari amaiera. Hala ere, ahalegin handia egin arren, irabazle bakarra egon zitekeen, eta aho batez, Reven ElMillorri gailendu zitzaion, 1,5 milioi ikusle baino gehiagoren aurrean. Zalantzarik gabe, datu bikaina da, arrazoi askorengatik. Izan ere, Ibai Llanosek ekitaldia baino egun batzuk lehenago esan zuen egun berean boxeatuko zuela 2022an (hau da, maiatzaren 25ean), uneren batean milioi bat ikusle baino gehiago lortuz gero. Beraz, badirudi prestatu egin beharko dela hemendik urtebetera ringera igotzeko. Ematen du boxeoa egiteko eta ikusteko modu berri baten aurrean gaudela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Streamerrek boxeo-eskularruak jantzi dituzte