Astelehenean, azaroak 8 eman zuten VI. Bertsulari Txapelketako finalaren berri prentsaurreko batean. BERSTOZALE.EUS

Xilaba bertso txapelketaren finalistak larunbatean izango dira aurrez aurre Donibane Lohitzunen

Orotara sei bertsolari izango dira azaroaren 13ko final handian, hala nola, Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Patxi Iriart eta Miren Artetxe

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 9 de noviembre 2021, 23:45

Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolarien txapelketaren finalistak larunbatean izango dira aurrez aurre Donibane Lohitzunen (Lapurdi). Orotara sei bertsolari izango dira azaroaren 13ko final handian, hala nola, Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Patxi Iriart eta Miren Artetxe.

Publicidad

Astelehenean, azaroaren 8an, eman zuten VI. Bertsulari Txapelketako finalaren berri prentsaurreko batean. Bertan Ortzi Idoate Bertsularien Lagunak elkarteko Sustapen eragilea eta antolakuntza arduradunak eta finaleko sei bertsolarietatik bostek esku hartu zuten, Miren Artetxe izan ezik.

Orotara aurtengo edizioan Ipar Euskal Herriko 24 bertsolarik esku hartu dute. Dena den, aurten nobedade gisa soilik 6 ailegatu dira final handira, 8 kanporatuak izan direlarik. Era berean, kanporaketen lurraldetasuna errespetatu egin dute, hauen ospakizunak hiru lurralde historikoetako udalerrietan gauzatu direlarik.

Bertsularien Lagunak elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie bertsolariei, gai-jartzaile eta epaile taldeko kideei egitasmoa antolatzeagatik. Euren esanetan, XILABAren hezurdura dira, eta haiek gabe bertsolaritza ez litzateke gaur egun dena izango.

Aipatu bezala, finala azaroaren 13an ospatuko da Donibane Lohitzuneko Kanpos Berri Jai Alain, arratsaldeko bostetatik aurrera. Aurkezleak Aritz Bidegain eta Amaia Castorene izango dira. Epaile lanetan, berriz, beste sei pertsona izango dira.

Publicidad

Final honetan bertsolari bakoitzak agur bana egin beharko du. Ondoren seikoteak binaka zortziko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso; zortziko txikian ofiziotan binaka, hiruna bertso; eta banaka, hiru punturi erantzun beharko diote. Horrez gain, hamarreko txikian ofiziotan binaka hiruna bertso, eta, kartzela banaka, gaia emanda, hiruna bertso.

Buruz burukoari dagokionez, seiko motzean ofiziotan, binaka, hiruna bertso landu beharko dituzte. Zortziko txikian ofiziotan, aldiz, binaka, hiruna bertso, eta, kartzela banaka, gaia emanda, hiruna bertso. Bukaerako agurrak emango dio amaiera aurtengo final handiari.

Publicidad

Finaleko sarrerak jada salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta baita hainbat saltokitan. Senperen: Larraldea baserrian eta Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan; Baionan: Elkar dendan; Hazparnen: Xuriatean; Donibane Garazin: Irulegiko Irratian; Pausun: Xaia ostatuan; eta, Itsasun: Herriko etxean, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad