UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 27 de septiembre 2021, 11:15
Xanti Rodriguezen 'Pasaia' ekoizpena Sitgeseko Fantasiazko Zinemaldian emango dute ezagutzera. Zinemagile euskaldunaren film labur berria Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko 54. Jaialdiaren barnean lehiatuko da. Hauxe Noves Visions-Petit Format sailaren barnean esku hartzeko aukeratua izan da.
Publicidad
Ospes Films ekoiztetxeak nabarmendu duenez, kode narratibo ikaragarri bat aurkezten du, edonora lekualdatu daitekena. Euren esanetan, lan berezi honek adikzioen mundua eta bizitzaren nahiz heriotzaren arteko kontakizun bitxia ematen ditu ezagutzera zortzi minutu eskasetan.
Gipuzkoako konpainiak adierazi duenez, obran nabarmenki ikuskatu daiteke komikiaren mundua aintzat hartzen dela, formatua ikusgarria baita. Lan guztia Azpeitian (Gipuzkoa) izan da filmatua.
Film laburrean parte-hartu dutenak Rodriguezen ezagunak dira, hala nola, Xanti Salvado soinularia, Aitor Goenaga kameralaria eta Erika Olaizola, Javier Barandiaran eta Amancay Gaztañaga aktoreak.
Xanti Rodriguez azpeitiarra ordenagailuz sortutako 3Dko erreferenteetako bat da gaur egun, mundu mailako publizitatean nabarmentzen diren izen horietako bat, alegia. Aitak argazkigintzari zion maitasunak bultzatuta, Rodriguez hainbat konpainia ospetsurekin kolaboratzera ailegatu da, MAPFRE, Irizar, Nissan, Navidul eta Banco Santander markekin, besteak beste.
Bere 15 urteko ibilbidean barrena, Xanti Rodriguezek ikus-entzunezkoen mundura salto egin du, 3Dko eta animazioko proiektu konplexuei aurre egitea bilatuaz. Horrek gipuzkoarrak berrikuntzaren aldeko duen apustu ikaragarria berresten du. Estilo propioarekin, bere sormen-proposamenek lehiaren bereizketa bermatzen dute. Hala, bere lan eskergari esker azken urteotan nazioarteko hainbat garaikur eskuratu ditu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.