![Xabier Payak Bob Dylanen '100 kantu' liburua euskaratu du](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202112/15/media/cortadas/dylan_20211215213218-REPh2eBC2VCeLfGenyZ7W1N-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Xabier Payak Bob Dylanen '100 kantu' liburua euskaratu du](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202112/15/media/cortadas/dylan_20211215213218-REPh2eBC2VCeLfGenyZ7W1N-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 19 de diciembre 2021, 21:33
Xabier Payak Bob Dylanen '100 kantu' liburua euskaratu du. Obraren izenak ezagutzera ematen duen bezalaxe, bertan kantautore estatubatuarraren 100 abesti daude irakurgai. Elkar argitaletxearekin batera kaleratu du Payak Dylanen obra. Arrasateko Udalak eta AED elkarteak bultzatzen duten Jokin Zaitegi Bekaren ondorio da lana, literaturaren bidez euskara bultzatzea bilatzen duen ekimena.
Bob Dylanek 2016. urtean irabazi zuen Nobel Saria. Normalean Jokin Zaitegi Bekako bultzatzaileek garaikur honen irabazle izandako idazle entzutetsuren bat hautatzen dute. Baina, aurten AEBko kantari eta musikari hauxe aukeratzea erabaki dute. Hortaz, haren ingelesezko ehun kanturen hitzok itzuli ditu Payak. Paya berak nabarmendu duenez: «abestien gehiengoak errima kontserbatzen dute, baita abesti originalarekin zerikusia izan ere».
Bob Dylanek bere abeslari ibilide oparoan 35 albumetik gora kaleratu ditu. Payak disko guzti hauetako abestiekin bilduma bat osatu du, orotara ingelesezko 100 abestiren letrak euskara hutsean irakurri daitezkelarik. Euskal Herrian hainbatetan ibilitakoa da Dylan jotzen, 12 alditan, hain zuzen ere. Hori dela medio, hemendik aurrera Dylanen jarraitzaile euskaldunek bere letrak euskaraz gozatzeko aukera izango dute.
Xabier Fidel Paya Ruiz euskal bertsolari eta idazlea dugu. Interpretazio, itzulpengintza eta piano ikasketak jorratutakoa da. Azken urteotan, berriz itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibila da. Fredi anaiarekin batera eman zuen izena Algortako Bertso Eskolan, baita 2006. urtean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazle izatera ailegatu ere. Hain handia da Xabi Payak kulturaren munduarekin aurkezten duen harremana, non Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren arduradun nagusien artean egon zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.