Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Agirre
Donostia
Martes, 3 de octubre 2023, 09:34
Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945) idazle, itzultzaile eta Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia hil da astelehen honetan. Guztiaren gainetik, hizkuntzekiko zuen zaletasuna nagusitu da gipuzkoarrak izandako ibilbide oparoan.
Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta behin lizentziatura amaituta irakasle lanetan murgildu zen, batik bat euskara eta euskal literaturan, eta Ikastolak sortzen ari ziren boladan planifikazio didaktiko eta pedagogikoan parte hartu zuen. Ildo horretan, euskarazko testuliburuetan mugarri izan zen pausua eman zuen 1974an Iker taldea sortuz, Saioka euskarazko lehen ikasliburuak ondu zituena. Ordurako, 1975eko bilkuran zehazki, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen eta gramatika, alfabetatze, elebitasun, irakaslego, hiztegigintza, exonomastika, jagon saila eta Corpusean jardun zuen 2021a arte, ohorezko izendatu zutenean. Hori guztia gutxi balitz, 2013ko Elhuyar hiztegiaren euskara-gaztelania edizioko zuzendarietako bat izan zen Miren Azkarate eta Xabier Kintana euskaltzainekin batera.
Idazle bezala hainbat lan argitaratu zituen -'Europako Ezker Berria' (1972), 'Euskal Historian Zehar', 'Ikus Ikas', 'Euskara (3-4-5)', 'Itzulpen Teoriazko Ezagupenak' edo 'Iparragirre', besteak beste-, batik bat traduktologia eta itzulpengintzaren historiari buruzko saiakerak. Bere jarduna bizitza osoan zehar oso estuki lotua egon baitzen itzulpengintzari. Izan ere, Mendigurenek, Josu Zabaletarekin batera, sortu zuen Martuteneko Itzultzaile Eskola, gerora 1987an Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) ernamuina izan zena, eta Senez aldizkaria. Horretaz gain, Martuteneko eskola zuzendu zuen 1990era arte eta 'Pentsamenduaren Klasikoak' bildumako zuzendari izan zen. Hedabide honi emandako elkarrizketa batean oroitzen zuen Juan San Martinen dei batek aktibatu zuela dena, «Euskaltzaindiak nahiko zuela» ireki eskola bat, «laster itzulpen-eskari handia etorriko zelako».
Argitaratutako lanen kopuruaz harago, lan hauen bitartez teorizazio garrantzitsuenak bildu zituen eta euskal itzulpengintza modernorako hainbat pauta finkatu zituen, jardunari buruzko ekarpen sendoak eginez eta lanaren eta kalitatea hobetzekoak proposatuta. «Ordura arte itzulpena borondatez egiten zen, eta orduan iritsi ziren enkarguko lanak», aipatzen zuen elkarrizketan. Besteak beste, kide zen belaunaldiak ez zuen itzulpen literala sustatu eta helburu nagusi bezala testu ulergarriak lortzea izan zuten. Eredu horri jarraiki 40 izenburutik gora itzuli zituen euskarara, besteak beste, Cesare Pavese, Salgari, Shakespeare, Faulkner, Dickens, Goldoni, Croce, Anouilh edo Laxalt. Azken honen 'Dominique Artzain Xiberotar bat Nevadan' liburuarekin Euskadi Saria lortu zuen, hain zuzen ere, 1989an.
Euskararekiko zuen atxikimendua ez zen soilik literaturaren mundura mugatu, Kontseiluko lehendakaria izan baitzen honen sorreratik 2010a arte, Paul Bilbaok lekukoa hartu zionean. Urte horietan hedabide honetan hainbat iritzi artikulu argitaratu zituen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.