UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 4 de octubre 2021, 20:20
Xabier Lizardi euskal idazle eta poeta famatuaren 1932ko 'Bihotz begietan' liburua berrargitaratu du Susa argitaletxeak. Izan ere, jatorrizko edizioko liburua gurean aurkitzea gaur egun zail xamarra da. Hala, gaurkotasunezko irakurlearentzat edizio berri bat burutzea erabaki dute, egokitzapen batzuk erantsita, eta, liburuaren xarma hori mantenduaz. Xabier Lizardi jaio zenetik 125 urte betetzen diren honetan, Susak Zarauzko Udalarekin batera bere lan hauxe berriro ere plazaratzea erabaki du.
Publicidad
Irakurleentzat lana erakargarri bihurtzeko asmoz, alderdi estetikoa erabat zaindu dute. Lan zail honetan Zuhar Iruretagoiena artista ibili da. Era berean, Anjel Lertxundik gauzatu du liburuaren hasiera, obra hau irakurtzeko gakoak zeintzuk diren irakurleari ezagutzera emanez.
Gerra aurreko euskal idazleen poemen artean, ezberdina omen da Lizardiren lana Susa argitaletxearentzat. Euren esanetan, Lizardik bertan olerkigintza estilo jakin bat landu zuen, erritmoan eta erriman sakon gailendu zelarik. 'Bihotz begietan' Lizardik bizirik argitaratu zuen obra bakarra izan zen. 19 olerki edo poemak osatzen dute liburua, eta euskara garbiaren presentzia nabaria aurkezten du.
Jose Maria Agirre Egaña, 'Xabier Lizardi' ezizenagatik ezaguna, euskal idazle eta olerkaria izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen, baina, bere bizitzarik gehiena liburuen artean eman zuen, baita bere garaiko ekintza kultural eta politiko askotan esku hartu ere. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi ere izandakoa da. Horrez gain, Euskaltzaleak taldearen sortzaileetako bat da.
Zarauztarra Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere garaiko poeta onena dugu. Nahiz eta bizirik lan bat baino ez plazaratu, bere olerkiak hainbat antzerki nahiz liburutan irakurri ahal izan dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.