Xabier Lete, Durangoko Azokan, 2008an. Maika Salguero
Durangoko Azoka

Xabier Lete soslaian: ahozko tradizioaren bideak

Jon Martin-Etxebestek euskal poetari buruzko lana aurkeztuko du Azokan

Paloma Rodriguez-Miñambres

Miércoles, 6 de diciembre 2023, 07:49

Durangoko Azokak abenduaren 6an irekiko ditu ateak eta euskal kulturaren genero anitzetako lan andanaren erakusleiho bilakatuko da. Liburu berrien artean Jon Martin-Etxebestek Xabier Leteri buruz paratu duena topatuko dugu.

Publicidad

Lete euskal literatura garaikidean poetarik ospetsuenetakoa da, zalantza barik. Nork ez du inoiz kantatu (eta hunkitu, dena aldi berean) «Xalbadorren heriotzean»? Abesti horrek dituen hainbat bertsioren artean Gaztela-Mantxako Rozalen abeslariarenak arrakasta itzela eskuratu du sare sozialetan, euskaraz ez dakien entzuleengana helduz. Kantaren hedadura eta oihartzun gisa, hain zuzen, haren bertso batetik hartu du Martin-Etxebestek bere liburuaren izenburua: «Xabier Lete: bertsorik sakonena».

Kantagintzan eta olerkigin tzan, nagusiki, aritu zen egile oiartzuarra eta adostasuna dago haren obraren kalitateaz eta Euskal Herriko iruditeriaren sorreran izandako garrantziaz. Gauzak horrela, ez dugu harritu behar 2010ean hil zenetik zenbat liburu plazaratu diren Leteren gainean ikustean, haren figurak interes handia sor tzen duelako adierazle. Saiakeretan islatu dira Letek landutako gaiak, jaso zituen eraginak eta, i tzalean ostendurikoa publikoarentzat -hor nonbait- baina literatura-kritikari eta adituentzat ageriko sekretua izan zena, plagioaren salaketa.

Argitalpen horien harira, galdetuko du irakurleak ea zer edo zer berri kontatzerik dagoen Leteren inguruan. Oraindik, bai, zorionez. Martin-Etxebestek haren biografiaren zertzeladak aurkezten ditu lehendabizi: haurtzaroa, lehen kon tzertuak, frankismoko zen tsura edo beste partaideekin batera -hala nola, Artze, Irigarai, Lertxundi, Laboa- Ez Dok Amairu taldearen eratzea. Han ezagutu zuen bere bikotea, Lourdes Iriondo, eta biek izan zuten musika bizigai. Bigarrenik, beste ikerlari ba tzuek aberri eta euskaltzaletasunaren aferak jorratu dituzten bitartean, lan honek Leteren obraren funtsezko alderdi bati errepara tzen dio, bertsolaritzari, alegia.

Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo eta Xabier Lete Gasteizko Udal Artxiboa

Letek bertsolaritzarekin senti tzen zuen mirespena eraman zuen poesiara zein diskoetara (adibidez, Txirritaren bertsoen gainean egin zuen hasierako disko bat). Martin-Etxebestek dio mirespen horrek lotura zuela jendearengana hobeto helarazteko ahozko tradizioan baliatzen ziren teknikekin. Hartara, bi joera bereizten ditu Leteren lanetan. Batetik, diskoetako letrei dagokiena; hau da, kantatuak zirenez, adierazpen zuzenagokoak daude, horietan musikaltasunak berebiziko garrantzia zuelako entzuleak gogoberotzearren. Bestetik, poema-liburuetan, hi tzak giltzarriago suertatzen dira, hizkuntza taxuz landuagoa -maila literarioan jarduten zuela zekielako Letek-, beraz, olerki horiek irakurtzean, ahalegin gehiago eskatzen dute esangura ulertzeko.

Publicidad

Hori guztia argitu nahian, Martin-Etxebestek «erdi-ahozkotasunaz» hitz egiten du. Izan ere, Letek jendaurreko ahalmen erretorikoa, herri-metrikaren errimak, doinuak menderatzen zituen, horregatik, bere ekoizpen musikal eta poetikoaren abiapuntutzat jo zuen ondare hori. Maiz entzun zituen bertsolarien bidezidorra berreraiki zuen ahozko tradizioa ida tzizkoarekin bat eginez eta, era berean, abangoardian kokatuz. Letek adimen eta sentiberatasunaz bildu zituen bi joerak euskal jendarteari eskaintzeko. Horren harira, Martin-Etxebestek trantsizionaltasuna aipatzen du, bi mundu horiek, ahozkotasuna -herrikoia- eta literatura idatzia -klasikoa, jasoa- berrelikatzen direlako Leterengan.

Hil baino lehen poeta kantari oiartzuarrak errekonozimendua jasoa zuen arren, arrakastak ekarri zion ordainsariaz ere hausnartzen da saiakera honetan (208 or.): «Leteren lorpen handienetako bat kantei herrikoi kutsua ematea bazen, haren kondena txikia autoretza galerarena izan zen. Egungo belaunaldiek badakizkite Leteren abestiak, baina askok norenak diren jakin gabe ikasi dituzte. Irakurle saiatua zen Lete, eta literaturako ideiak bertsogintzako formulazioetara errenditu zituen; baliteke hori izatea haren arrakastaren gakoetako bat».

Publicidad

Ezin da ukatu Letek eusk al literaturaren corpusean nabarmentzeko -eta distiratzeko- moduko poema mordoa ondu zuela, baina oraindio mintzagai geratzen diren kontuak aditzera ematen ditu Martin-Etxebestek. Aditu honek -bera ere bertsolaria izanik, barkatu bukaerara arte aipatu ez izana- aztertutako pertsonarekiko miresmen eta sentsibilitatea erakusten ditu, Leteren figura erraldoia irakurleoi gertura tzen duelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad