Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 9 de febrero 2024, 13:12
Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak Xabier Lete Beka sortu dute. Lankidetza honi esker, 70.000 euro emango zaizkie idazleei, urtebetez osorik euskarazko literatura proiektuan aritu ahal izateko. Interesdunek apirilaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte nobela proposamenak. Beka pertsona fisikoei, adin nagusikoei eta lan-bizitza aktiboan daudenei zuzenduta dago. Uztaila erdialdean jakinaraziko dute beka jaso duen egilearen izena.
Xabier Lete Beka «sendotze prozesuan» dauden idazleei zuzendutako urteroko beka da, euskarazko jatorrizko eleberri bat sortzeko. Horrela, egile bat bere ibilbidea sendotzeko prozesuan dagoela ulertuko da gutxienez eleberri bat euskaraz argitaratu eta merkaturatu badu. Hori bai, kanpoan geratzen dira autoeditatutako lanak, hala edizio fisikoan nola digitalean.
Eskatzaile bakoitzak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du: batetik, identifikazio-datuak laburbildu beharko ditu; bestetik, eskatzailearen ibilbidearen laburpena aurkeztu beharko du. Eta, azkenik, proiektuari buruzko informazioa eskaini beharko da, hau da, garatzen ari den obraren lagina eta proiektuaren azalpen-memoria. Xehetasun guztiak hemen aurki ditzakezu.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eskerrak eman dizkio BBVA Fundazioari talentu sortzailearekiko prestutasunagatik eta emandako laguntzagatik. «Gizarte aurreratu bat eraldatzeko ardatzetako bat talentu literarioa, sorkuntza eta sormena sustatzea da», azaldu du. Zentzu horretan, Zupiriak akordio hau mugarritzat jo du talentuaren eta, zehazki, euskarazko literatura sorkuntzaren aldeko apustuan.
Bestetik, Silvia Churruca BBVA Fundazioko Erakunde Harremanetarako zuzendariak sorkuntza artistikoari eskaintzen dion laguntza iraunkorraren barruan kokatu du akordio hau. «Kasu honetan bereziki pozik gaude kultura sorkuntza erraztearekin BBVA errotuta dagoen lurraldean».
Eta zergatik Xabier Lete Beka? Letek eleberririk idatzi ez bazuen ere, «euskal gizarteari utzitako musika eta literatura ondarea kontutan hartuta, literatura sorkuntza sustatzeko helburu duen beka honi bere izena jartzea erabaki da», arrazoitu du Zupiriak. Letek poesiaz gain, antzerki-lanak ere idatzi zituen, baita saiakerak ere, eta bere jarduera literarioa eta musikala uztartzeko gai izan zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.