UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 29 de julio 2019, 20:48
Xabier Anduaga tenore donostiarrak Operalia lehiaketaren 27. edizioa irabazi du. Pragan ospatu zen ekitaldian nazioarteko artista ospetsuenek hartu zuten esku. Garaikur honek Anduaga nazioarteko opera abeslari hoberenen artean sailkatu du. Guatemalako Adriana Gonzalezek emakumezkoen lehiaketako bi kategoriak irabazi zituen. Gihoon Kim korearrak, berriz, publikoaren saria jaso zuen.
Publicidad
Lehiaketa honetan 1.000 hautagaitzatik gora egon ziren eta 41 soilik izan ziren epaimahaiarengatik hautatuak bertan parte-hartzeko. Finalaurrekoetara, aldiz, 21 bat artista bakarrik iritsi ziren. Xabier Anduaga finalean esku hartu zuen espainiar bakarra izan zen. Finalean tenore donostiarrak bi tenore, bi baritono eta bi kontratenore izan zituen aurkari.
Anduagak 8 urterekin hasi zuen bere musika ibilbidea Donostiako Orfeoian. Tenore profesional gisa 21 urterekin egin zuen debuta Pesaroko Rosini Agertokian (Italia). Donostiako tenoreak nabarmendu zuenez berarentzat plazer hutsa izan da Placido Domingorekin bertan parte-hartzea.
Placido Domingo tenore madrildarra da gazte musikari lehiaketa honen sortzaile eta zuzendaria. Aurtengo epaimahaia operan adituak diren nazioarteko hamar pertsonak osatu zuten. Operako modalitatearen garaileek 26.900 euroko diru-laguntza irabazi zuten eta zarzuelakoek 8.900 euro.
Anduagak modalitate bakoitzerako kanta konkretu bat abestu zuen. Opera modalitatean do Dozinettiren «Ah! mes amis! Quel jour de fête» aria kantatu zuen. Era berean, zarzuelako kategorian Amadeo Vivesen 'Doña Francisquita' interpretatu zuen. Bigarren lekuan Gihoon Kim baritono korearra sailkatu zen, publikoaren garaikurra irabazi zuena eta hirugarren postuan, berriz, Aryeh Nussbaum Cohen kontratenore alemaniar-estatubatuarra geratu zen.
Publicidad
Bestalde, emakumezkoen kategorian Guatemalako Adriana Gonzalezek irabazi zuen txapelketa. Bigarren, Maria Kataeva soprano errusiarra izan zen, publikoaren garaikurra irabazi zuena eta hirugarrena, aldiz, Christina Nilsson suediarra.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.