Borrar
Xabier Amuriza. E. C.
Xabier Amuriza bere lanak sareratzen hasi da

Xabier Amuriza bere lanak sareratzen hasi da

Webgune bat jarri du martxan bere idazkiak doan deskargatzeko

Leire Larrazabal

Miércoles, 28 de junio 2023, 16:21

«Nire idatziak, mota ezberdinetakoak, sarean ikusgai dituzue. Jaitsi ere bai, doan, nahi izanez gero». Nork luzatzen du proposamen hau? Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak, amuriza.eus izeneko webgunea jarri duelako martxan. Bertan, dagoeneko, bi irakurgai kontsulta daitezke. Batetik, 'Itxi dezagun zirkulua', non koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak biltzen dituen Amurizak. Bestetik, 'Harrien mintzoa', pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi jaso dituela bigarren honetan. Hurrengoa 'Lehoiaren zainak' izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du. Poema eta artikuluen bilduma izango da.

Amurizak webgune berrirako idatzi duen sarreran hauxe dio: «Etxe hau zabalik dago. Nire ordenagailuan bada gordeleku bat, adinarekin batera betetzen doana. Adina ezin dut deskargatu, baina lanak bai. Nire denbora mugara hurbiltzen ari da. Ondo etorria! Etxe hau zabalik dago, geratzeko nahiz joateko».

Izan ere, Amurizak arlo desberdinetako liburuak eta hainbat disko ere argitaratu ditu. Ez hori bakarrik, kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Besteak beste, Bertsolari Txapelketa Nagusian, 1980an eta 1982an izan zen garaile. Liburuei dagokienez, makina bat plazaratu ditu. Eleberrien kasuan, 'Hil ala bizi', 'Oromenderrieta' eta 'Emea', besteak beste. Poesian 'Menditik mundura' eta 'Etxepare, jalgi hadi batura'. Saiakeran 'Zu ere bertsolari', 'Bertsolaritzaren historia', 'Euskara batuaren bigarren jaiotza. Osoa, lehiakorra, nazionala'...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xabier Amuriza bere lanak sareratzen hasi da