Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Lunes, 28 de diciembre 2020, 17:51
Xabat Illarregi gailendu da Baztaneko Izeta Bertsolari Txapelketan. Izan ere, Nafarroako Iruritan jokatu zen igandean Mariano Izeta euskaltzale eta bertsozale baztandarraren omenezko txapelketaren bederatzigarren edizioa. Goizean, Nafarroa osoko 16 bertsolari gaztek esku hartu zuten bi kanporaketetan, eta horietatik sei sailkatu ziren arratsaldean jokatu zen finalerako. Horien artean lllarregi bertsolari leitzarra izan zen hoberen. Bertso onenaren saria, aldiz, Irati Majuelok eskuratu zuen.
IX. Mariano Izeta Bertso Sariketa Iruritako (Baztan) Gizarte Bilgunean ospatu zen, koronabirusaren pandemiak markatutako aforo mugatua eta osasun prebentziorako neurri zorrotz batzuen aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalarekin elkarlanean urtero atontzen den egitasmoa da hau, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarra (Elizondo, 1915-2001) aintzatesteko helburuarekin.
Aipatu bezala, goizean bi kanporaketetan zortzina bertsolari ibili ziren aurrez aurre oholtza gainean, eta horietatik seik lortu zuten arratsaldeko finalerako txartela. Batetik, kanporaketa bakoitzeko irabazleak, Irati Majuelo eta Xabat Illarregi; eta, bestetik, puntuazioaren arabera sailkatutako beste lau hoberenak: Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre eta Ainara Ieregi.
70 pertsonaren aurrean ospatu zen finala, Ander Aranburu gai-jartzaile zelarik. Era berean, epaile lanetan hiru kide egon ziren: Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena. Horiek emandako bozkak goizeko kanporaketetan bildutako emaitzari batuta atera zuten azken emaitza.
Horrela aitortu zuten Xabat Illarregi sariketako txapeldun gisa (337,5). Bigarren tokian, Sarai Robles (329,5), eta, hirugarren, Irati Majuelo (323). Laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuak Ekhiñe Zapiain (321), Ekain Alegre (291,5) eta Ainara Ieregi (289) izan ziren, hurrenez hurren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.