Borrar
Warriorsen gerlaririk gogorrena

Warriorsen gerlaririk gogorrena

Harmailatik ·

Draymond Green ez da Splash Brothers bezain ezaguna, baina NBAko historian inork egin ez duen marka ezarri berri du

Lunes, 15 de marzo 2021, 20:44

Draymond Greenek historia egin du. NBAko hiru eraztun eta urre olinpiko bat irabazi eta gero, orain lortutakoa gauza txikia iruditu daiteke, baina izugarria da. Inork ez du inoiz horrelarik egin goi mailan, 550 partida jokatu ondoren. Kontua da denboraldi honetan Michigango jokalaria puntu baino errebote eta asistentzia gehiago egiten ari dela bataz beste.

Erokeria da hori. Itzela. Hegal-pibot moduan jokatzen duelarik, ezinezkoa dela ere esan dezakegu. Bere lana, teorian, saskiratzea da. Pilota saskian sartzea da hegal-pibot bati eskatzen zaion lehen gauza. Bakarra egun askotan.

Warriorsen gerlaririk gogorrena berezia da. Bereziegia esango du baten batek. Inoiz ez du uzten esan nahi duena esan gabe, eta prentsa txarra du horregatik. Baina San Frantziskoko taldeak ez zituen azken hiru tituluak lortuko bera taldean egon ez balitz.

Curry eta Thompsonen trebetasunek laudorio guztiak erakartzen dituzte. Haiek dira 'showtime'a berpiztu dutenak, noski. Hori bai, Johnsonen Lakers taldeari gertatzen zitzaion bezala, magiarekin batera, indarra eta giharra behar dira. Eta hor dago Green Los Angelesen Kurt Rambisek ezartzen zuen amorrua pizteko.

Eta Rambis baloiarekin baldarra bazen, Green izarrak bezain saskibaloi ona jokatzeko gai da. Asteburu honetan hiruko bikoitza egin du Utah Jazz modako taldea garaitzeko. Hamaika puntu, hamaika errebote, hamabi asistentzia. Denboraldian gertatzen ari dena errepikatuz. Puntuak, erreboteak eta asistentziak baino gehiago. Greenek 198 zentimetro baino ez ditu. NBAn ibiltzeko txikia. Baina geldiezina.

Aurten 6,1 puntu, 6,2 errebote eta 8,5 asistentzia oparitu ditu, batez beste. Curry taldeko izarrari asistentzia gehien ematen dion mutila da. Bai, Curry oso saskiratzaile ona da (batez ere hiruko lerrotik), eta asko igoko litzateke edozeinen asistentzia-kopurua. Baina Estatu Batuetan estatistikak dauzkatenetik, 70 urtetik gora, inork ez zuen horrelakorik egin.

Green mailarik onenean egonda, Warrios taldea edozeini irabazteko gai dira. Curry jokatzen ari den bezala jarraitzen badu, noski. Eta Green berak, Utah menderatu eta gero esan zuen bezala: «Orain da denboraldia serio jartzen den unea». Kontuz, badiako mutilak bueltan daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Warriorsen gerlaririk gogorrena