Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Martes, 10 de agosto 2021, 18:59
Vodafonek 'streaming' plataforma berria den Disney+ delakoa gehitu du haren telebista zerbitzura. Honako berrikuntzak enpresa laguntzen du haren film eta telesail eskaintza nagusitzeko eta hedatzeko, hainbat ikus-entzunezko gehitzen baititu zerbitzua kontratatzean.
Telefono-operadoreak futbolari uko egin zionetik, haren zerbitzua osatzeko hainbat osagarri bilatzen hasi zen. Honakoa lortzeko, beste plataforma zein enpresekin kontratuak lotzea izan dute abiapuntu eta, horrela, Disney erraldoiaren plataforma zerbitzuarekin bat egin du. Disney+ plataforma berria da, 2020ko martxoaren 31an kaleratu baitzen Espainia mailan.
Gehikuntza honen ostean, enpresak bi telebista pack gehitu ditu plataforma eskaintzen dituztenak. Lehenak, 'Familyfans', Disney+era eta beste hainbat premium kateetara sarbidea ematen du 11 euroren truke eta, besteak, 'FamilyLovers', 15 euroren truke gainontzeko zerbitzu guztiez gain AmazonPrime plataforma ere eskaintzen du.
Hori horrela, Vodafonen bezeroek hilaren 12tik aurrera hilabete izango dute froga epe gisa, plataforma gehitu berria dohainik ikus dezaten. Balio handiagoko tarifa konbergenteei dagokienez, aldatu egingo dira, Disney+ duten paketeen artean hautatzeko aukera emateko.
Orain arte, Movistar enpresaren esklusiboa zen Disney+ baina, lehentasunezko bazkidea izanez ere (Movistarren eta Disneyren arteko kontratuak hori dio) beste telefono-operadore batzuen alde egin dute enpresa estatubatuarretik. Marvel, Pixar, National Geographic edota Star Wars bezalako markak dituen plataforma da Disney+, Disney munduko hainbat telesail zein pelikula eskaintzen dituena. Azkena, 'Black Widow' filma izan da, plataforman ikusgai egon baita aretoetan kaleratu zuten egunetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.