Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Txus Vidorreta sumendi bat bezala da lehaitzen duenean. EFE

Vidorretaren gladiadoreak

Harmailatik ·

Entrenatzaile bilbotarrak gerlari menderakaitzekin eginiko talde indartsua lortu du hurrengo denboraldirako

Domingo, 19 de julio 2020

Denboraldia ez zen espero bezala bukatu La Lagunako kideentzat. Pandemia baino lehenago Tenerifek bikain jokatutako saskibaloia ez zen Valentziako burbuilatik agertu. Txus Vidorretaren estilo berezia hor zegoen. Hamaika tranpa jarri zizkien arerioei, baina azken urratsa emateko gehiago behar dutela argi geratu zen. Gladiadoreak ditu Txusek gustuko. Gerlariak behar ditu antolatzen dituen guduetatik garaile ateratzeko. Askotan entrenatzaileak berak lana boikotatzen duelako. Bere nortasuna, bi ahozko aizkora da.

Publicidad

Jokalariren batek zalantzak baditu, hondamena. Eraikitako guztia segundotan eraitsiko da. Ortodoxia ez da Vidorreta hobeto definitzen duen hitza. Horregatik jokalari bereziak behar ditu. Beste 'coach' batekin ezingo lukete bilbotarrarekin aurkitzen duten mailara hurbildu ere egin. Baina bere kredoa besarkatu behar da horretarako. Bestela ez doa.

Galduta geratuko dira batailaren erdian Iffe Lundbergi gertatu zaion bezala. Daniarrak izar moduan ikusi genuen Manresan. Tenerifen ordea, noraezean ibili da. Izatez, klubetik bota egin dute eta talde bila dago orain. Beten batek Baskonian ikusi nahiko luke irailean hasiko den denboraldi berrian. Zaila.

Fitxaketa berriak

Bruno Fitipaldo

Antolatzailea | eskolta

Dejan Todorovic

hegala

Tyler Cavanaugh

hegala

Emir Sulejmanovic

hegal-pibota

Aaron Doornekamp

hegal-pibota

Sasu Salinek, bestalde, Malagan nahiko saskibaloi ezegonkorra erakutsi zuen eta Tenerifen izugarrizko jokalarian bihurtu da. Hori da Vidorretak behar duena. Onak izanda, bikainak izango ez diren gazteak goren mailakoak egiten ditu bizkaitarrak. Dani Diez, adibidez. Bogris greziarra. Yusta. Bukatu berri den denboraldian hazkuntza erakutsi dute hirurek. Era berean harrobitik datozen Álex Lópezek edo Fran Guerrak ere.

Olentzero ekainean etorri balitz bezala, Vidorretak ordainezineko lau opari jaso berri ditu. Hain gustuko dituen gladiadoreak dira, Marcelinho Huertasek eta Giorgi Shermadinik eusten duten dorre nagusia Europako saskibaloiaren itsasargi bihur dadin. Alegia, Bruno Fitipaldo, Dejan Todorovic, Tyler Cavanaugh, Aaron Doornekamp eta Emir Sulejmanovic. Ametsetik esnatu aurretik, Quino Colom ere alokatzeko aukera dutela dirudi. Vidorretaren unea heldu da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad