Uzta ederra
Buru-belarri ·
2022an kontzertu berezi ugari ikusi ahal izan ditugu Euskadin eta etorkizuna ere oso oparotsua izango dela argi dagoSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
2022an kontzertu berezi ugari ikusi ahal izan ditugu Euskadin eta etorkizuna ere oso oparotsua izango dela argi dagoUrte amaieran saihestezina da balantzea egitea. Pertsonala, noski, eta orokorra. Nolakoa izan da 2022 hau? Oso txarto hasi zen. Egundoko covid olatua izan genuen eta otsaila amaitu baino lehen Ukraniako inbasioa izan zen. Guda. Kazetariok kontatu nahi ez genuen albistea eta, tamalez, amaitu ez den ... amesgaiztoa. Ezin dugu esan urte ona izan denik, baina datorren urtea itxaropentsu begiratu behar dugu. Beti aurrera.
Baina gaurkoan aurtengo uzta musikalarekin nator. Spotify wrapped izeneko zerrenda duela aste pare bat jaso nuen. Nire instagrameko lagunek bezala, noski. Egun horietan ikastola garaiko udalekuetan ezagutu zenuen Arrasateko neska horrek Daddy Yankeeren klasikoak behin eta berriro jarri dituela ikusten duzu. Eta diskoteka zikin eta ilun hartako mutilak Mikel Laboa eta Taylor Swift bateragarri egiten dituela. Eta aitortu behar dizuet oso dibertigarria dela niretzat horrelako informazioa lortzea.
Nire kasuan, tamalez, Spotifyk egiten duen laburpen hori ez da fidagarria. Lagunen kontua askotan erabiltzen dudalako eta cd eta binilo ugari jartzen ditudalako. Hala ere, aplikazioak dio Arde Bogotá izan dela aurten gehien entzun dudan taldea. Murtziako banda lagun batzuk gomendatu zidaten eta bete-betean asmatu zuten. Zetaken azkenengo abestiak egon dira ere nire playlist entzunenetan eta Izaro ez da inoiz falta. Hori, bai, oraingo honetan, batez ere bere cd-a jarri dut. Auskalo zenbat aldiz! Asko. Auzokideek gehiegi jarri dudala esango dute ziur.
Kontua da aurten abesti ederrak entzun ditugula, baina gehien disfrutatu dudana zuzenekoak izan dira. 2020a oso txarra izan zen eta 2021an ekitaldi gehiago izan genituen. Baina, hala ere, gutxiegi. 2022ko gauzarik onenekoenen artean kontzertuak azpimarratuko nituzke. Banda erraldoiak eta bakarlari bikainak izan ditugu Euskadin aurten. Batzuetan irribarrea ateratzen zait udan Gasteizko Azkena Rock jaialdian Patti Smith ikusi nuela gogoratzen dudanean. Epikoa izan zela esango nuke. «Oso garrantzitsua da bera bezalako artista handiek gazteei itxaropena ematea», esan zion hurbil neukan neska batek bere lagunari. Bizitakoaren laburpen bikaina iruditu zitzaidan.
2022an ez dut kontzertu gehiagorik ikusiko, baina 2023rako zerrenda prestatzen hasi naiz dagoeneko. Sarrera dezente erosi ditut jada.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.