Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Uxue Alberdik 'Hetero' ipuin bilduma aurkeztu du ostiral honetan Durangoko Azokako 'Ahotsenea' literatur gunean. Aurkezpen honetan Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearekin hitz egin du, liburu hau Elgoibarko idazlearen helduentzako zazpigarren lana eta ipuin liburuetan hirugarrena dela gogorarazi duena. «Hamaika urte igaro dira 'Euli giro' azkenekotik eta ordutik genero ezberdinetan irakurri izan zaitugu, besteak beste,' Kontrako eztarritik ' saiakera feminista, Euskadi Literatura Saria irabazi zuena; 'Dendaostekoak' kronika literario ederra; ahozko narrazioaren magia paperera ekartzeko 'Belarriko kilkerra' ariketa interesgarria; eta' Besarkada 'lana, Euskadi Literatura Saria ere jaso zuena. Nola sentitu zenuen orain beste ipuin-liburu baten txanda zela?», galdetu dio.
Alberdik azaldu duenez, ipuinen aurreko gorputzaldia askotan «bizipen batetik edo bizipen horri lotutako irudi batetik dator, eta beste batzuetan memoria ariketetatik, hau da, gai honi buruz idatzi nahi dudala erabakitzen dut, eta orduan hasten naiz memoria ariketa bat egiten... Urteetan nirekin eramandako korapiloa ere izan daiteke, eta une batean sentitu korapilo hori handiegia edo astunegia dela nobela batean lantzen hasteko, ez dudalako gogorik ez gorputzik bi urte edo hiru edo lau urte korapilo horretan egoteko... Orduan pentsatzen dut: konta nezake hau ipuin bat balitz moduan? Nola? Zein teknikaren arabera? Adibidez, 'Irla' edo 'Literatura lezioak' ipuinak nirekin egon dira urteetan, eta une batean ipuin forma bat topatu diet».
'Hetero' liburuaren nondik norakei dagokienez, azpimarratzekoa da protagonista gehienak emakumezkoak direla eta gizonez ari direla nagusiki: haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez; gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, eta unean bertan egin eta esan ez ziren horiez. Dena den, Alberdiren hitzetan, «'Hetero' liburuaren ipuinak oso diferenteak dira euren artean, bai gaia kontatzeko moduan, bai moldearen ahotsaren estrukturan». Eta dioenez, «ez da hetero arauari buruzko liburu bat, baina zortzi ipuinetako protagonistak hetero arau horren barruan mugitzen dira, maitatzen dute, desiratzen dute eta eroso ez dauden arren, ez dute jokoa uzten».
Idazketa prozesuari dagokionez, Ibarzabalek nabarmendu nahi izan du hiru urtetan idazleak zortzi ipuin idatzi, baina 500 inguru irakurri dituela. «Batez ere, bost idazle izan ditut itsasargi: Truman Capote, Raymond Carver, Lorrie Moore, Lucia Berlin eta Alice Munro. Horiek izan dira gehien estudiatu ditudan idazleak, beraien ipuinak hartu eta behin eta berriz irakurri ditudanak giltzaren bila. Eta askotan berrirakurketa horiek eman didate nolabait tiraka neukan istorio hori askatzeko irtenbidea», azaldu du Alberdik.
Azkenik, Ibarzabalek galdetu dionean minetik zein distantziatara idazten den ondo, honako hau erantzun du: «Ez dago erantzun bakar bat ere. Badira, adibidez, minaren barrutik idatzitako liburu oso, oso onak. Nire kasuan, ulermen faltaren edo galduta egotearen erdian oharrak har ditzaket. Baina anabasa horiek uzten ditut hor beratzen eta handik urte batzuetara hartzen ditut orri horiek eta beste toki batetik ulertzen ditut pixka bat hobeto. Hala ere, ez ditut erabat ulertzen, zeren ulertuko banitu, ez nuke haiei buruz idazteko beharrik izango». Eta egia esan, hori zorte handia da guretzat, Susa argitaletxearen 'Hetero'ren zortzi ipuinez gozatzeko aukera eman baitigu. Gozatu hemen klik eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.