Borrar
Uuxe Alberdi 'Hili' lana aurkezten.
Uxue Alberdi idazlea, asteleheneko 'Biba Zuek!' saioan

Uxue Alberdi idazlea, asteleheneko 'Biba Zuek!' saioan

Elgoibarko idazleak 'Hili' bere azken liburu ilustratua aurkeztuko du ETB 1eko saioan

Zurekin

Sábado, 25 de diciembre 2021, 21:30

Astelehen honetan, Uxue Alberdi idazlea izango dute 'Biba Zuek!' saioan gonbidatu eta bere azken liburu ilustratua aurkeztuko du: 'Hili'. Hitzak Uxue Alberdirenak dira eta ilustrazioak, Araiz Mesanzarenak. Lan honetan haur baten ahotsetik heriotzaz dihardu barrerik sortu gabe baina irribarre batekin. Saiotik nabarmendu dutenez, Alberdik lau urteko sukalde lana egin du liburu hau idazteko: heriotzaren inguruan umetan izaten zituen hausnarketak, ingurukoei egindakoak, seme-alabek egindakoak... Gai interesgarria jorratuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gonbidatuarekin.

Zalantzarik gabe, oso hitzordu interesgarria izango da bertsolari, kazetari eta idazle honekin izango dutena, bere palmaresean Euskadi Literatura Saria duena eta kritika oso onak jaso dituzten hainbat eta hainbat lan idatzi dituena. Izan ere, Elgoibarko idazleak etengabe ekoitzi du 2005ean idazle gazteentzako Igartza beka lortu zuenetik: 'Aulki bat elurretan' (2007, Elkar); 'Aulki-jokoa' (2009, Alberdania); 'Euli giro' (2013, Susa); 'Jenisjoplin' (2017, Susa); 'Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak' (2019, Susa); 'Ezin dut eta zer?' (2011, Elkar); 'Marizikina naiz eta zer?' (2012, Elkar); 'Zure denboraren truke' (2013, Elkar); 'Txikitzen zaretenean' (2013, Pamiela); 'Bi kobazulo' (2015, Elkar); 'Besarkada' (2015, Elkar); 'Poza' (2018, Elkar) eta 'Hili' (2021, Elkar).

Bestalde, lehen orduan 'Do, Re, Ni' proiektuaren berri emango du Xabier Lizasok. Bertan, neurozientziaren ikerketan oinarritutako metodoa lantzen da, garuna estimulatzeko metodo efektibo eta modernoa. Proiektuaren azken helburua garapen pertsonalean eragitea da, kirola, dantza, antzerkia eta musika jolas bilakatuz.

«Biba Zuek!» astelehen honetan izango da ikusgai 18.00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Uxue Alberdi idazlea, asteleheneko 'Biba Zuek!' saioan