Borrar
Uxue Alberdi, elkarrizketa batean. EiTB.eus
Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

Elgoibartarrak 'Dendaostekoak' izeneko kronika literarioa sortu du eta Yolanda Mendiolarekin ariko da

Zurekin

Viernes, 6 de noviembre 2020, 23:08

Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarra izango da larunbat eguerdian 'Arte[faktua]' saioko gonbidatu nagusia, arratsaldeko 12.50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Izan ere, Susa argitaletxeko 'Dendaostekoak' izeneko kronika literarioa sortu du. Liburuak bere jaioterriko Pitxintxu dendaren eta bertako saltzaileei buruz hitz egiten du, 70eko hamarkadan gertatzen zena ardatz duelarik: uholdeak, atxiloketak, atentatuak, jaiotzak, heriotzak, aldarrikapenak... Liburuak gibelean gordetzen dituen ezaugarriez hitz egiteko, Getariako Balentziaga Museoan elkartuko da Euskal Telebistako saioa berarekin.

Ondoren, Nerea Ibarzabal bertsolaria batuko da Yolanda Mendiola eta Uxue Alberdiren arteko elkarrizketara. Alberdiren azken lanaz duen iritziaz edota bera idazten ari den eleberriaz aritko da Nerea, besteak beste.

Hortaz aparte, aste honetako saioan, Irakurlearen tartean Regino Ayesa izango da gonbidatu. Eta Arte[egileak] atalean, aldiz, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazleaz gehiago jakiteko aukera izango dute ikus-entzuleek..

Horrez gain, Altsasuko kaleetan ere ibiliko dira bertako arte zaleen irakurketa ohiturak nahiz zaletasunak ezagutzen. Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera

Beraz, badakizu, 'Arte[faktua]' saioaz gozatu nahi baduzu, aukera daukazu larunbatean honetan, 12:50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, gaur, 'Arte[faktua]' saioan