Amalia Ibargutxi
Lunes, 13 de agosto 2018, 22:43
Uruguai herrialde txikia da. Hego Amerikako bi estatu handienetarikoen artean kokatuta dago, Brasil eta Argentina artean, hain zuzen. Herrialdeko biztanleen %10 inguru euskal diasporakoak dira, hau da, abizen euskaldun bat dute gutxienez. Hiriburua ere, Montevideo, Bruno Maurizio Zabala euskaldunak sortu zuen 1726an, eta orduz geroztik asko dira herrialdeak hartutako etorkin euskaldunak. Pasa den asteburuan lehenengo euskal astea antolatu dute, Florida izena duen departamenduan.
Publicidad
Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izan ditu. Hasteko, larunbatean, pilota erakustaldia egin zuten herriko Centro Democrático klubean. Igandean, Gastronomia Azoka muntatuko zuten Vasconia Taldeko lagunek Esneketarien Elkartean. Eta bi egun barru, ostegunean, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko kultur gunean. Erakusketa hori hilabetearen azken egunera arte egongo da ikusgai.
Antolatzailea, Vasconia Taldea, euskal etxe ofizial izendatzeko lanak egiten dabil, eta ahalik eta jende gehiago erakartzea dute helburu lehen euskal aste honekin. Horregatik, Uruguaiko euskaldunei ez ezik, komunitate osoari begira antolatu dute egitaraua. Uruguai osoko euskal elkarteen laguntza izan dute euskal astea antolatzeko.
Larunbatean, Paleta modalitateko erakustaldia egingo zuen Uruguaiko pilota selekzioak. Parte-hartzaileetako batzuk herrialdea ordezkatuko dute datorren Munduko Txapelketan, Bartzelonan. Esan bezala, Centro Democrático-ko pilotalekuan jokatu zuten. Munduko Txapelketako domina-zerrendan 5. postua du herrialde honek, lau aldiz urrezko domina irabazi dute eta. Gainera, zilarrezko beste 29 eta brontzezko 14 ere irabazi dituzte. 1955eko Munduko Txapelketa, 1966koa eta 1974koa antolatu zituzten. Montevideo eta Mexiko Hiria dira lehiaketa hiru aldiz hartu duten hiri bakarrak.
Igandean, bestalde, lau stand muntatu zituzten euskal sukaldaritzako jaki ezagunak dastatzeko, hala nola bildotsa, pintxoak eta arrainak. Azoka horren baitan pantaila erraldoia jarri zuten Vasconiako lagunek Euskal Herriko irudiak proiektatzeko, eta musika eta dantza ikuskizunak ere taularatu ziren. Azkenik, hilaren 16an, ostegunean, Euskal Baserrien argazki erakusketa jarriko da abian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.