Borrar
Floridako Vasconia taldeko kideak. Irekia
Uruguaiko Floridako Euskal Astea: esku pilota, dantzaldiak eta janari azoka

Uruguaiko Floridako Euskal Astea: esku pilota, dantzaldiak eta janari azoka

Larunbatean hasi eta ostegunera arte, hainbat ekimen antolatu ditu Vasconia Taldeak. Euskal etxe ofizial izendatzeko lanak egiten dabiltza, eta ahalik eta jende gehiago erakartzea dute helburu lehen euskal aste honekin

Amalia Ibargutxi

Lunes, 13 de agosto 2018, 22:43

Uruguai herrialde txikia da. Hego Amerikako bi estatu handienetarikoen artean kokatuta dago, Brasil eta Argentina artean, hain zuzen. Herrialdeko biztanleen %10 inguru euskal diasporakoak dira, hau da, abizen euskaldun bat dute gutxienez. Hiriburua ere, Montevideo, Bruno Maurizio Zabala euskaldunak sortu zuen 1726an, eta orduz geroztik asko dira herrialdeak hartutako etorkin euskaldunak. Pasa den asteburuan lehenengo euskal astea antolatu dute, Florida izena duen departamenduan.

Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izan ditu. Hasteko, larunbatean, pilota erakustaldia egin zuten herriko Centro Democrático klubean. Igandean, Gastronomia Azoka muntatuko zuten Vasconia Taldeko lagunek Esneketarien Elkartean. Eta bi egun barru, ostegunean, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko kultur gunean. Erakusketa hori hilabetearen azken egunera arte egongo da ikusgai.

Antolatzailea, Vasconia Taldea, euskal etxe ofizial izendatzeko lanak egiten dabil, eta ahalik eta jende gehiago erakartzea dute helburu lehen euskal aste honekin. Horregatik, Uruguaiko euskaldunei ez ezik, komunitate osoari begira antolatu dute egitaraua. Uruguai osoko euskal elkarteen laguntza izan dute euskal astea antolatzeko.

Euskal sukaldaritzako jaki ezagunak dastatzeko aukera

Larunbatean, Paleta modalitateko erakustaldia egingo zuen Uruguaiko pilota selekzioak. Parte-hartzaileetako batzuk herrialdea ordezkatuko dute datorren Munduko Txapelketan, Bartzelonan. Esan bezala, Centro Democrático-ko pilotalekuan jokatu zuten. Munduko Txapelketako domina-zerrendan 5. postua du herrialde honek, lau aldiz urrezko domina irabazi dute eta. Gainera, zilarrezko beste 29 eta brontzezko 14 ere irabazi dituzte. 1955eko Munduko Txapelketa, 1966koa eta 1974koa antolatu zituzten. Montevideo eta Mexiko Hiria dira lehiaketa hiru aldiz hartu duten hiri bakarrak.

Igandean, bestalde, lau stand muntatu zituzten euskal sukaldaritzako jaki ezagunak dastatzeko, hala nola bildotsa, pintxoak eta arrainak. Azoka horren baitan pantaila erraldoia jarri zuten Vasconiako lagunek Euskal Herriko irudiak proiektatzeko, eta musika eta dantza ikuskizunak ere taularatu ziren. Azkenik, hilaren 16an, ostegunean, Euskal Baserrien argazki erakusketa jarriko da abian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Uruguaiko Floridako Euskal Astea: esku pilota, dantzaldiak eta janari azoka