Mateoren ebanjelioan mago batzuk agertzen dira; pertsona dotore horiek ekialdetik Belenera jo zuten jaioberri bati urrea, mirra eta intsentsua oparitzeko. Horrela, eta bide batez, asmatu zuten bisitak egiteko ohitura; eta denok dakigu zein astunak izan daitezkeen zenbait bisita... Zorionez, orain ez dugu zertan urrea, mirra eta intsentsua eraman; bonboi kaxa batekin ondo konpontzen gara.

Publicidad

Tira, hari nagusiari helduz, Errege Magoen tradizioak historia luzea duela azpimarratu behar dugu. Izan ere, 1866 urtera arte ez zen ospatu Espainian Errege Magoen lehenengo Kabalgata, Alcoy-n, hain zuzen ere. Beste herrialdeetan, San Nicolasek ematen zizkion opariak haurrei, eta joera hori imitatuz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar behartu zituzten lan egitera urtarrilaren bost guztietan.

Errege Magoak Euskal Herritik ere pasatzen dira, euren pajeekin, gure etxeak ilusioaz betez. Nik ez dakit urtean zehar lanari buruz hitz egiten duten ala ez, baina, agian, otsailean, Olentzero eta Santa Clausekin enpresa-afari moduko batean hartzen dute parte: magikoak dira eta oso lan berezia egiten dute. Urtero gauza berberak egiten dituzte, nobedadeen alde badaude ere: herri guztietan azaltzen dira[,] baina garraiobide ezberdinak erabiltzen dituzte: delta hegala, itsasontzia, trena… Hori bai, lan-egutegia egonkorra da: urtarrilaren bosta da egunik handiena, eta gau horretan banatu behar dituzte opari guztiak.

Horrela izan da beti, ez dago sorpresarik. Erregeak ez dira martxoan edo irailean azalduko, erregeak oso formalak dira eta urtarrilero datozkigu. Gaur bertan badakigu hurrengo urtarrilean ere bueltan izango direla gure etxeetan. Beraz, hasi gaitezen jada pajeen lanean pentsatzen, opariak zehazten; horrela, dendariek Errege Gauaren bezperan bere dendak ixtea erabakitzen badute, erabakia ez da notizia bilakatuko.

2020 urte honek sorpresak ekarriko dizkigu, baina hainbat gauza ez dira aldatuko, besteak beste, futbolaren hegemonia eta Errege Gauaren data. Harridura ez dugu faltan izango: begira iezaiezue politikoei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad